Jarraitu

Editatzeaz pixkat deskantsatu bitartian, entzumen-fenomeno bat azalduko dizuet, kontu bat.

Zergatik dia hain nekagarriak teleberrietako sarrerak?

Konturatu bazeate, sarrera hauetan musika elektroniko moderno bitxi bat jartzen dute etengabean, horren gainetik ahotsez berrien laburpenak eginez.
Eta bai, hortxe dago nekearen koxka.

Erakutsi haria

Editatzen ari naizen bideoan azaltzen deten bezela, bolumena eta denboraren arteko harremana, hau da, , oso konstantea danean (tonuz aldatzen ez duten ahotsak, musika oso konstanteak, bolumen aldaketarik gabekoak eta abar), esaten degu txikia duela.

Alegia, bolumen altuenetik bajuenera, oso ezberdintasun txikia dagola.

Erakutsi haria

Honek gizakiongan neke haundia (haundia benetan) eragiten du. Maiz ez gera konturatu ere egiten ez degulako pentsatzen soinuak nekatu dezakenik, baño bai, egin dezake eta egiten du.

Eta teleberrian hauxe gertatzen da: musika etengabeko bat, bolumen aldaketarik gabe, eta bost minutuan zehar.

Eromena

Erakutsi haria

Baina hau ez da hemen gelditzen. Hau urte askoan zehar garatutako fenomeno akustiko-kultural bat da, "bolumen-gerratzat" ezagutzen dana.
Bolumen altuagoak gehiago erakartzen duenez, zer bururatu zitzaien musika ekoizle kapitalistei?

Tarte dinamikoaren truk, bolumena igotzea.

Emaitza? Hauxe

Erakutsi haria

Eta gaur eguneko musika komertziala analizatuko bagenu, hau segituan ikusiko genuke.

Baño lasai, noizbait bideo batean azalduko dizuet 😉

Erakutsi haria
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.