Jarraitu

Euskeraz ez don egitura bat faltan botatzet maiz, ta "-ago" negatibo bat da.

Ez dago modurik negatiboki areagotzeko hitzak, ta izanez "gutxiago" positiboki areagotutako bat da. Ta arraroa ite zait hau pentsatzian

@PorrurenGrabatokia ez dut ulertzen zein arazo duen horrek. "Gehiago"ren kontrakoa "gutxiago" da. Baiezko moduan bada ere, esan beharrekoa esatea ahalbidetzen du, ez?

"Ez hain gutxi" edo horrelako zerbait da adierazi nahi duzuna? Ziur lagundu ezingo zaitudala, baina adibideren bat jarriz gero agian ulertuko dut zer esan nahi duzun.

@txopi @PorrurenGrabatokia Gaztelaniarekin alteratua:
El menos bonito < menos bonito < bonito < más bonito < el más bonito

Euskaraz ez dago horrelakorik egiteko ezer, antonimoekin ez bada:
? < ? < polit < politago < politena

@jon @txopi Hortxe adibide bat.

Hizkuntza arazoik gabe erabili daiteke, baño mugatua da zentzu hortan. Oaintxe adibiderik etzait bururatzen baño hoixe da kontua

@jon @PorrurenGrabatokia oranin ulertu dut, eskerrik asko!

Kasu horietan "itsusiena" eta "itsusiagoa" jarrita duin asko geratzen dela uste dut.

Nik euskaraz zerbait faltan botatzen badut "es que" esateko modu bat da!

Gaztelaniaz faltan botatzen ditudanak: "etzidamu", "herenegun", "eguerdi on"...

Hizkuntza bakoitza mundu bat da!

@txopi @PorrurenGrabatokia duina da, baina azken finean konparaketak norantza bakarrekoak dira.

«Anteayer» erabiltzen dut herenegun esateko nik.

@jon Lehen esan bezela euskera hizkuntza erabat erabilgarria da, zalantzaik ez, baño zentzu (gutxi) batzutan mugatua.

@txopi, antonimoak erabiltzeana ez da beti posible, adibide oso tuntun bat: "Pizza hau bestea baño pizza gutxigo da"
'Pizza gutxigo' egitura erabiltzet nik beti.

Eta bai, erderetan hitz ta esamolde asko dia faltan botatzeitutenak: ostarteak, auskalo, behelainoa...

@jon arrazoi duzu, "etzidamu" esan nahi nuen.

🕘 Herenegundamu (-3)
🕙 Herenegun (-2)
🕚 Atzo (-1)
🕛 Gaur
🕐 Bihar (+1)
🕑 Etzi (+2)
🕒 Etzidamu (+3)
⏳ Gaur zortzi (±7)

Iaz eta Geurtz hitzak ere erabilgarriak dira! 😉
@PorrurenGrabatokia

@PorrurenGrabatokia
Horregatik da garrantzitsua hizkuntza aniztasuna (eta pertsona eleanitz izatea).

Pentsa hizkuntza bakarra balu jendeak munduan... horrelakoez ezin ohartu akaso.
@txopi @jon

@mikelgs @txopi @jon Erabat ados diozunakin: geroz ta hizkuntza gehio ezautu, ta jatorri ezberdinekoak, geroz ta ulerkera irekigoa garatze deu

@txikillana @txopi @PorrurenGrabatokia elkarrizketa honek inspiratuta gogoeta txiki bat idatzi dut hizkuntzei buruz... and I think that's beautiful: txt.jon.eus/posts/20200909-hiz

@PorrurenGrabatokia @jon @txopi Nik erantzungotsut bere partez: IKASI BEHARRA! 😜 Ze nezesidade, danok inglesa dakigunian? (nun entzun dot lehenago argumentuori? 😈 )

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.