Euskeraz ez don egitura bat faltan botatzet maiz, ta "-ago" negatibo bat da.

Ez dago modurik negatiboki areagotzeko hitzak, ta izanez "gutxiago" positiboki areagotutako bat da. Ta arraroa ite zait hau pentsatzian

@PorrurenGrabatokia ez dut ulertzen zein arazo duen horrek. "Gehiago"ren kontrakoa "gutxiago" da. Baiezko moduan bada ere, esan beharrekoa esatea ahalbidetzen du, ez?

"Ez hain gutxi" edo horrelako zerbait da adierazi nahi duzuna? Ziur lagundu ezingo zaitudala, baina adibideren bat jarriz gero agian ulertuko dut zer esan nahi duzun.

@txopi @PorrurenGrabatokia Gaztelaniarekin alteratua:
El menos bonito < menos bonito < bonito < más bonito < el más bonito

Euskaraz ez dago horrelakorik egiteko ezer, antonimoekin ez bada:
? < ? < polit < politago < politena

@jon @txopi Hortxe adibide bat.

Hizkuntza arazoik gabe erabili daiteke, baño mugatua da zentzu hortan. Oaintxe adibiderik etzait bururatzen baño hoixe da kontua

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.