@PorrurenGrabatokia ez dut ulertzen zein arazo duen horrek. "Gehiago"ren kontrakoa "gutxiago" da. Baiezko moduan bada ere, esan beharrekoa esatea ahalbidetzen du, ez?
"Ez hain gutxi" edo horrelako zerbait da adierazi nahi duzuna? Ziur lagundu ezingo zaitudala, baina adibideren bat jarriz gero agian ulertuko dut zer esan nahi duzun.
@txopi @PorrurenGrabatokia Gaztelaniarekin alteratua:
El menos bonito < menos bonito < bonito < más bonito < el más bonito
Euskaraz ez dago horrelakorik egiteko ezer, antonimoekin ez bada:
? < ? < polit < politago < politena
@jon @PorrurenGrabatokia oranin ulertu dut, eskerrik asko!
Kasu horietan "itsusiena" eta "itsusiagoa" jarrita duin asko geratzen dela uste dut.
Nik euskaraz zerbait faltan botatzen badut "es que" esateko modu bat da!
Gaztelaniaz faltan botatzen ditudanak: "etzidamu", "herenegun", "eguerdi on"...
Hizkuntza bakoitza mundu bat da!
@txopi @PorrurenGrabatokia duina da, baina azken finean konparaketak norantza bakarrekoak dira.
«Anteayer» erabiltzen dut herenegun esateko nik.
@jon arrazoi duzu, "etzidamu" esan nahi nuen.
🕘 Herenegundamu (-3)
🕙 Herenegun (-2)
🕚 Atzo (-1)
🕛 Gaur
🕐 Bihar (+1)
🕑 Etzi (+2)
🕒 Etzidamu (+3)
⏳ Gaur zortzi (±7)
Iaz eta Geurtz hitzak ere erabilgarriak dira! 😉
@PorrurenGrabatokia
@txopi @jon @PorrurenGrabatokia Eibarren arañegunaintxi (-3) eta arañegunaintxitxi (-4)
@txikillana @txopi @PorrurenGrabatokia elkarrizketa honek inspiratuta gogoeta txiki bat idatzi dut hizkuntzei buruz... and I think that's beautiful: https://txt.jon.eus/posts/20200909-hizkuntzen-edertasuna/
@jon @txikillana @txopi Gustatu zait!
@PorrurenGrabatokia @txikillana @txopi egia esan, esperantoa... karkarkar
@jon @txikillana @txopi esperantoa zeeer?
@jon @txikillana @txopi eztet ulertzen
@jon @PorrurenGrabatokia @txopi Hodiaŭ nia Lekeitiarra ekstaris volante tuŝi la ovojn, Porru. 😜
@txikillana @jon @txopi Tio ŝajnas, jes, mi ne vere komprenas kion ri celas
@jon @txikillana @txopi ze kalte ustezu ba ekarriko zitula?
@PorrurenGrabatokia @jon @txopi Nik erantzungotsut bere partez: IKASI BEHARRA! 😜 Ze nezesidade, danok inglesa dakigunian? (nun entzun dot lehenago argumentuori? 😈 )
@PorrurenGrabatokia @txikillana @txopi eskerrak ez den lingua franca bilakatu