Nola kudeatzen dituzue hizkuntzak mastodon.eus-en zaudetenok?

Oso noizean behin gaztelaniaz edo ingelesez idatzi nahi izaten dut, baina instantziako denbora-lerro lokala ez zikintzeko euskaraz idazten bukatzen dut. Ez legoke arazorik noizean behin hemen erdaraz aritzeagatik, baina gehiago da neure buruari jartzen diodan muga. Komunitatearekiko eta neure buruarekiko errespetuz.

Norbait erantzun behar badut, lasaitasun osoz egiten dut besteak erabili duen hizkuntzan, euskaraz ez badaki.

@dabidnet Nik mezuak entzuleen arabera botatzeitut. Twitterren gazteleradun gehio nitunez jarraika euskaldunak baño, gazteleraz bota ohi nitun denei zuzendutakoan. Gutxi batzui bazan, beaien hizkuntzan.

Hemen berdin ite det: denek euskeraz ulertze diatenez euskeraz idazte det.

Badakat beste kontu bat esperantozko instantzian ta bertan esperantoz itet. Edozein kontutan beste hizkuntza batez komunikatu behar badet elkar ulertzeko, erdaldunen kasuan, beaien hizkuntzan itet.

@dabidnet Tusky erabiltzet, Mastodon kontuak besteik eztitut erabiltzen.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.