Jarraitu

@anartist​i buruz gehio hizketan, konturatu naiz Peertube instantzia eta txukuna ere badutela, beraz seguraski nere OpenTubeko kontua bertara aldatukot.

@PorrurenGrabatokia @anartist Ikusi dut funkwhale izeneko gauza bat erabiltzen dutela. FSFek uste dut mediagoblin eta libre.fm erabiltzen zuela. Baina badirudi funkwhale nahiko polita dela. Ez al dituzu zure diskak bertara igo?

Baita ere, pixelfed instantzia bat dutela ikusten dut. Ni pixelfeden asko nago interesatuta. Pixelfedek ospea izatea nahi dut. Horregatik, donazioak egiten dizkiet. Hain zuzen, orain dela egun batzuk egin nien urterokoa.

@inigoortega @anartist

Funkwhalek itxura oso oso txukuna da du ta, denbora lerroak ez ditunez, federazioa ia ikusezin ibiltzea, ulerterrextasuna hobetuz.

Oaindik ez det kontua sortu plataforman baño seitun ingot ta kantak bertara igo.
Pixelfed ere badu, bai; halare plataforma hoi artistei do bideratuta, beraz ez dakit aproposa izangoan zure erabilerarako/profilakin.
Bestalde nik Pixelfed ez det erabili ideiak eztialako erakartzen (ez det inoiz erabili Instagram ere)

@PorrurenGrabatokia @anartist niri plataforma espezifikoak ez zait inporta, ez (proposatzen duzun hau ez beste edozein), niri pixelfed poriektua bera inporta zait.

Facebooki aurka dago egin beharra eta horretarako pixelfed behar dugu. Dagoeneko whatsappen alternatibak ditugu, facebooken alternatibak ditugu (gutxi gora behera), baina ez dugu Instagram ordezkatzeko ezer. Eta instagram oso oso oso garrantzitsua da gaur egungo jendearentzat. Ondorioz, horri aurka egiteko tresna bat behar dugu.

@PorrurenGrabatokia @anartist Bueno, eta niretzat garrantzitsua da argazkiak ta hola igotzea gustatzen zaidalako. Behintzat oporretan joan ondoren, baina aurten hori pixkat zaila izan da ezta? Baina hala ere, instagram jende "normalarekin" edo interneten deitzen zaien bezala "normie"-kin , bueno, ba, ligatzeko edo estatus soziala mantentzeko nahiko beharrezkoa da. Lotsagarria baina bueno. Eta nik ez dut instagram erabili nahi (arrazoi garbiengatik), orduan pixelfed bezalako zerbait behar dut.

@PorrurenGrabatokia @anartist gainera, ez du zentzurik anartist mezu hauetan aipatzea, ez baitute euskara ulertzen :D

Suposatzen det anarkistak direla baita ere ezta? Beraien izena ez dut uste hizkien zorizko konbinazio baten bidez sortu dutenik

@PorrurenGrabatokia Azkenik, aipatu beharra daukat ez zaida batere gustatzen, zero, funkwhale javascrpit gabe erabili ahal ez izatea. Egia da, normientzako plataforma ikaragarri erakargarria dela, baina ezin dut onartu javascript gabe web orrialde ikusi ere ahal ezin izatea. Gainera, uste dut iruditu zait NodeJS erabiltzen duela, eta nik NodeJSri NodeKKs deitzen diot.

Proiektu batean integratu nahi dut eta bertan nodejs gorrotatu eta jsren beharra duten zerbitzuak baztertzen dituztela

@PorrurenGrabatokia arrazoia: javascripten erabilpena tsua da eta webgunean moteltzen ditu eta internet osoa bloateatu.
NodeJS okerragoa da, JS erabiltzen du, baina badirudi honen bidez, zehazki bere npm pakete kudeatzailearen bidez, malwarea txertatzeko edo erabili omen zela.

Hala ere, javascript onargarria izan daiteke, erabiltzailearen aukeran uzten da, baina NodeJS, behintzat niri, ez zait gustatzen eta ez erabiltzen saiatzen naiz. SPOILER: okerragoa da facebook erabiltzea NodeJS baino 😂

@inigoortega
Enao ziur euskera ulertuko ote duten, baño erroa Katalunian daka. Ideologia libertarioai lotuta dao baño ez dute anarkistak dianik esaten, baizik ta praktika hoi dutela ta kultura librea bultzatze dutela.

​eko Javascriptai buruz, zeba ez in eskaera bat proiektuai?
dev.funkwhale.audio/groups/fun

@PorrurenGrabatokia proiektu hauek dagoeneko dexente lan egiten dute. Eta munduan garrantzia duen software mota bloated dagoena da (nodejs duena kasu honetan). Software horrek ospea izateko, ez du behar javascript gabeko funtizonalitatea. Javascrip gabe funtzionatzeko gehiegizko lana dago egin beharra.

@PorrurenGrabatokia Bueno. Niri bestela Peertube asko gsutatzen zait. Ideia oso ona da. Baina azken batean ActivityPub sarean dago. Beste software batzuk honetara konektatu daitezke.

Adibidez, ni mediagoblin ActivityPub sarearekin konpatibilitatea izatera ari naiz itxaroten, honek ez baitu javascript behar. Ordea, ez dakit nola egin daitekeen bideoen erreprodukzioa hau gabe, P2P da ta klaro, javascript gabe nola egin P2P? HTML bidez uste dut ezin dela.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.