@aldakur @inigoortega @hackinbadakigu @dado

Egunon! Androiderako aplikazio batzuk sortzeko gogoa dakat ta animatuko dan jende bila nabil.
Asmoa Android Studio gabe sortzea izango litzake, hemen azaldutakoan oinarrituta: gitlab.com/Matrixcoffee/hello-

Baditut proiektu-ideia batzuk:
* OSMtik hartutako POIak baliatu mapa erabilgarriak sortzeko (iturriak, komun publikoak, bizikleta-aparkalekuak...)
* Jakinarazpenak ordu-tarteetan programatzeko aplikazioa
* Pantaila itzalita hazten dan landare birtuala

@aldakur @inigoortega @hackinbadakigu @dado

Ideia gehio ere baditut (eguraldi aplikazioak) eta beste edozein proposameni irekia naiz

:)

@PorrurenGrabatokia @aldakur @hackinbadakigu @dado Egia esan beharra daukat. Zure landarearen (edo bestelako izaki birtualaren) ideia, ikaragarri ona iruditu zait. Baina ikaragarria. Ordea, ez dut inoiz orain dudan beste lan izan. Ez dut ia nire gauzak egiteko denborarik. Gainera, egia esan niri ez zait gehiegi interesatzen androideko garapena, zure landarearen aplikazioa gustatu izanaren arrazoi beragatik.

Coffee aplikazio horri dagokionez,

@PorrurenGrabatokia @aldakur @hackinbadakigu @dado Ni Kotlinen gehiago nengoen interesatuta. Ez dut nahiakoa ezagutzen baina javatik migrazio bat egingo dela espero dela uste dut. Sin mas, hutsetik egiten diren aplikazioek kotlin nahiago izaten dutela uste dut.

@inigoortega @aldakur @hackinbadakigu @dado
Ze poza erantzuna jasotzea :)
Landarean ideia ez da izatez nerea, existitze da aplikazio mota hoi baño kode itxiz.
Helburua mugikorra ez erabiltzea da, asmatuko zenu(te)n bezela.

Probatu genezake Kotlin erabiltzen, nik niona Make erabilita aplikazioa eraikitzea zan. Baño jakinda Kotlin Javan oinarrituta dola, posible da funtzionatzea (ez dakit funtzionatuko ote dun ordea)

@PorrurenGrabatokia @aldakur @hackinbadakigu @dado ezin dizut ziurtatu Kotlin Javan dagoenik oinarrituta. JVM makinan exekutatu daitekeela Kotlin, bai. Java ordezkatzeko egin zela, bai. Javaren antzekoa izango dela, bai. Javaren diseinuan oinarritu zela, bai. Baina horrek ez du esan nahi tribialki egin daitekeela zuk duzunetik kotlinera migrazioa. Baliteke baietz. Edo baliteke zuk nahiago izatea javan egitea.

@inigoortega @aldakur @hackinbadakigu @dado ezez, nik lenguai hoietaz eztakit bate, beraz etzait inporta zeñekin in!

@PorrurenGrabatokia @inigoortega @hackinbadakigu @dado Aupa! Niri ideia guztiak oso onak iruditu zaizkit. Landarearena atentzioa gehien deitu didana izan da.

Nik sentitzen dut, baina orain alabatxo bat hezitzeko proiektuan nabil 😅 eta urtarrilean irakaskuntzako oposaketak ditut.

Agian, 2021eko udaran zerbait egin dezakegu. Berandu ez bada. 😅

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.