@koldotxu Hemen Blake Lemoinek LaMDArekin izan omen zuen elkarrizketa:
cajundiscordian.medium.com/is-

Atzo irakurri nuen. Momentu batzuetan entzundako gauzak errepikatzen dituela iruditu zitzaidan, baina beste batzuetan... Hotzikarak.

@aldatsa istoriotxoaren ta sentimenduen kontuaren ostean irakurtzeari utzi diot zeren akojonatzen hasi naiz…

Jarraitu

@koldotxu @aldatsa klasiko bat, adimen artifizialaz maitemindu da.

@RiverRock @koldotxu @aldatsa antropomorfizazioa oso joera gizatiarra da. Eta gauzei kontzientzia ematearena ere bai. Kontzientziak ez du zergatik inteligentzia artifizialen azken muga/telosa izan beharrik. Hori giza harrokeria/zentrismoa da.

@josebagabilondo @RiverRock @aldatsa ados, baina helduko da momentu bat non autokontzienteak izango diren eta gu esaten "joera gizatarria da hori horrela ikustea". Ups.

@koldotxu @RiverRock @aldatsa Ez, hain zuzen: "iritsiko da momentu bat" teologia hutsa da, antropomorfizazio ez-zientifikoa. Momentu hori agian ailegatuko ez den aukera onartu behar duzu zientzialari bezala, hain zuzen obsesio hori gizatiarra dela, eta inteligentzia artifizialaren historia beste nonbaitetik joan daitekeela. Ez da kasualitatea Googleko aditu horrek lehenago teologia ikasi zuela ;-)

@josebagabilondo @RiverRock @aldatsa zera, Joseba, honetan ez dut ikertzaile moduan jarduten, asike oso malgua izan naiteke nire zorroztasun epistemikoarekin 😉
Ta, malgutasunetik, egokiak iruditzen zaizkit gai honi hurbilketa teologikoak, narratiboak eta "not if, but when". Azken finean konszientzia/arima giza-konstrukto bat da eta markoak ez du arrazionala izan behar

@koldotxu @josebagabilondo @aldatsa Ba elkarrizketa originala irakurri dut, eta benetan pentsatu arazten duela. Ezin zantzurik atera benetan "sentitzen" duen edo hitzak josteko habilezia bakarrik den.
cajundiscordian.medium.com/is-

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.