Nextcloud ikaragarria da, kalitate oso handiko eta mila aukera dituen software libre aparta, eta oso komunitate eta enpresa dinamikoa du atzean. Gaur goizean plugin baten eguneraketa faltan botatzen dudala esan diet Mastodon.eus bidez, issue bat sortu dut, eta arratsalderako egin dute! Bikain!

mastodon.eus/@ileturia/1064696

@ileturia Probatzeko gogoz nago, baina guztiz galduta nago. Ez dakit Nextcloud oso ondo zer den, zertarako erabili daitekeen; eta inoiz hurbiltzen saiatu banaiz ere, ez dut oinarri-oinarrizko informazioa topatu (urratsez-urrats, ergelentzat pentsatutakoa). Non aurkitu, nola hasi,... Ikusi dudana ingelesez zegoen eta ni ez naiz ingelesez ondo moldatzen.

Pistarik? Eskerrik asko

@gontxatorre Finean, zure laino propioa izatea ahalbidetzen dizu. Hau da, zure kontrolpeko zerbitzari batean edo erraldoi teknologiko bat ez den eta pribatutasuna babesten duen hornitzaile batenean izan ditzakezu zure datuak: dokumentuak, argazkiak, kontaktuak, egutegia... Dena edonondik atzigarri eta editagarri web interfaze baten bidez, eta baita telefonoko ohiko app-etan ere.

@gontxatorre Finean, Google Drive, WeTransfer, Google Calendar, Google Contacts, Google Photos, Dropbox, Google Docs eta antzekoen ordezkoa da, zure kontrolpeko hodeian. Eta duen plugin ekosistema aberatsaren bidez, baita gehiago ere: Google Forms, Google Tasks, Evernote, Delicious, Spotify, pasahitz kudeatzailea eta beste zerbitzu asko ordezka ditzake. Eta dena software librean eta euskaraz! Nire hodei pribatutik partekatutako bideo honekin hobeto ulertuko da agian: lainoa.leturia.eus/s/WZmYwxaCc

@gontxatorre Nik ostatatze-zerbitzu bat hartuta dut eta nik neuk instalatu eta konfiguratzen dut bertan Nextcloud eta pluginak, baina hori beharbada ez dago edonoren esku... Edonola ere, badaude Nextcloud instalatuta eskaintzen duten zerbitzuak.

Mila esker, @ileturia . Lasai. lasai jarriko naiz honekin, ea hobeto ulertzen dudan.

Esango dizut...

@jogerka @gontxatorre Instalatzea eta konfiguratzea izan daiteke zaila, baina instalatuta datorrenean erabiltzea ez.

@ileturia @gontxatorre gaur berriz sartu naiz ea kontua irekitzera animatzen nintzen, baina oker ez banago zerbitzari propio bat behar da, eta ez daukat.
Inork egiten ditu horrelako lanak? Badago enpresa/autonomorik honetara dedikatzen danik?

@jogerka @ileturia @gontxatorre Hosting enpresa batean espazioa alokatu dezakezu eta zuk zeuk instalatu Nextcloud webgunean lortu daitekeen artxiboari esker [ordenagailura deskargatu eta gero FTP bidez zure espaziora igo]. *Baina kontuz:* DreamHost-en adibidez PHP bertsio zaharra darabilte eta ezin da Nextcloud 20 baino berriagoa instalatu.

Badakit asko errepikatzen naizela baina Raspberry bat eta ordubete izango bazenitu… up and running!

@rawr @gontxatorre
RaspberriPiarena da gehien atsegin dudan aukera baina ez dut horretarako ezagupen nahikorik.
Agian @ileturia​k aipatu bezela @Talaioskoop ekoek dakite nork eskaintzen duen horrelako zerbitzu/produkturik konfiguratuta eta erabiltzeko prest, edo agian @iametza​koek

@jogerka @rawr @gontxatorre @ileturia @iametza

Guk eskaintzen ditugu nextcloudak. Gainera, laster zerbitzu berri bat jarriko dugu martxan.

@Talaioskoop
Ikusi dut Metak.eus zerbitzua garatzen zabiltzatela, nextclouden oinarrituta. Badago aurreratzerik zer eskainiko dozuen?

@rawr @gontxatorre @ileturia @iametza

Jarraitu

@jogerka @rawr @gontxatorre @ileturia @iametza

Instantzia propioa muntatzeko eta mantentzeko baliabiderik ez dutenei alternatiba eskuragarri bat eskaintzea da helburua.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.