Jarraitu

Irlen sarea:

Elkarrizketa sortzailea eta eraikitzailea desagertzen ari da. Irudiek eta soinuek gure banda zabaleraren zati handi bat hartzen dute eta gure dopaminarekin jolasten duten aplikazioek eztabaidarako, ideia trukerako, ia denbora gabe uzten gaituzte.

berria.eus/paperekoa/1881/027/

Esfera publikoa sare sozialek hartu dute guztiz eta bakoitzean dinamika bat ematen bada ere, gehienek erakutsi dute elkarrizketa eta ideia truke zintzorako espazio mugatuak direla. Positibotasun inposatu bat irudikatzen dute batzuek, burbuila ideologiko bihurtu dira beste batzuk edo zuzenean ondo koipeztatutako gorroto makinak.

Desberdinen arteko eztabaidarako espaziorik ez dago. Akaso ez da inoiz egon, normala da gure antzekoen bila ibiltzea, baina apokalipsiaren garaiotan, ideia berriak sortu behar badira toki ezberdinetatik atera beharko dute ezinbestean. Iraganeko formulek balio ez badute ere, memoriadun iraganak izan dezake interesa. Historia errepikatzen omen da, baina ezberdin errepikatzen da. Ezberdin errepikatzen da, memoria dugulako.

Elkarrizketa kolektibo baten zantzuak zituen garai bat ezagutu genuen: blogak sortu ziren garaia izan zen. Orain nostalgiatik baino, garai hori gogoratuz eta era errekurtsibo batean ekartzea litzateke hoberena.

Garai hark izan zuen norbanakoek eta kolektiboek sortutako euskarazko eduki gehien. Agenda publikoan eta hedabideetan ere eragin zuzena izan zuen, horiek eraldatzeraino. Oraindik ere gurean badira komunitate aktibo horren arrastoak eta bereziki harremanak. Harremanak izan ziren garai horretako hoberena, zerotik eraiki baitziren konpromiso altuko harremanak; adibidez Blogsoviet bezalako ekimenekin.

Hori dena, gainera, era banatuan sortu zen. Dibertsitate handiko ingurune bat sortu zuen, bakoitzak bere ideiak plazaratzeko tokiekin, baina gero elkar ezagutzeko eta elkar iruzkintzeko kulturarekin uztartuta. Iruzkinekin baino, bata bestearen blogari egiten zizkion erreferentzien bidez.

Gaur egun, trukea sare sozialetan ematen da gehien eta hedabideek agenda publikoa berriro zentralizatzea lortu dute. Ez dago hirugarren esfera hori, agenda berri bat sortzeko eta ideia berriak trukatze lagunduko digun espaziorik. Aniztasunetik, elkarrekin eztabaidatzeko, gozatzeko, ideiak trukatzeko, egoteko... zerbait sortu beharko genukeela sentitzen dut.

@Talaioskoop ados nago diagnostikoarekin.

Euskal Blogosfera ere aipatu liteke garai bateko dibertsitatearen eta dinamismoaren erakusgarri bezala: web.archive.org/web/2010120214

Zer egin dopamina lehenesten duten sare sozial korporatibo horien aurrean? Bada, adibidez, ondorio kaltegarri horiek saihesteko han zuzen diseinatutako sare sozialak. Fedibertsoaren esparrukoak dira interes gehien pizten ari direnak azken aldian (euskaraz ere!): Mastodon, Pixelfed, Lemmy, Peertube, BookWyrm...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.