"Higadurak ez du etenik izango mugarik jartzen ez badiogu. Eredu berriak behar ditugu, parte hartzean eta demokraziaren balioetan sinisten badugu, horiek errealitatera eramango dituzten ereduak. Inspirazio iturri bi dira honakoak: lehena, Twitterren aldaketa bortitzen bat gertatzen den bakoitzean, fedibertsoa osatzen duten sare sozialetara (mastodon.eus, adibidez) jende berria batzen da."
https://www.berria.eus/paperekoa/1908/027/003/2022-04-30/pegaso-ereduak.htm