Jarraitu

Hitz berriak Euskaltzaindiaren Hiztegian (eta @zaldieroa-ren zintan) :
- Smartphone, router, poney, portzierto...
- Portzierto zer?
- «Portzierto» hitza!! 😂😂😂
berria.eus/zintak/zaldieroa/20
-ren bidez

@UZEI niri primeran iruditzen zait hitz guzti horiek onartu izana. Pisuzko aurkako argudio bat izan ezean, onartzea onena, hitzok usu erabiltzen dira eta. Nik "portzierto" adibidez sarri erabiltzen dut testuinguru informaletan, baita nire ingurukoek ere.

Azoka, mendi, agur, alkate, berde, greba, silueta... zenbat maileguk aberasten dute euskara eta munduko hizkuntza guztiak! Esaerak dioen bezala, hitz egiten dakiena ez da inoiz pobre izango 😄

"portzierto" ​n: dabilena.elhuyar.eus/

@UZEI portzierto, silueta hitza Siluet izeneko paristar mandatari baten abizenetik dator. Kontua da euskal jatorria zutela bere gurasoek eta abizena berez Zulueta zela. Beraz, euskarak hitz hau esportatu eta eraldatu ondoren inportatu egin omen zuen.

Hori ulertuta daukat behintzat. Badaki inork egia ote den?

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.