Iñigo Cabacasen auziari buruzko albistea modu batean baino gehiagotan ikusiko zenuen. 💡 Bada, gogoratu, euskaraz ere ondo bereiztekoak dira «epaitegi»/«auzitegi»:
✖️ Espainiako Epaitegi Gorenak epaia berretsi du
✔️ Espainiako Auzitegi Gorenak epaia berretsi du
#terminologia
🐛 Zizareak jateko asmorik? Elikagai interesgarria omen dira (🤷) eta, dirudienez, Elikagaien Europako Agentziak laster baimen dezake zizareen kontsumoa. Albistea hizpide hartuta, euskaraz «superelikagai» idaztea gomendatzen dugu (lotuta, alegia), Euskaltzaindiak araututako «supereroale» edo «superestratu» hitzen atzera. Eta horrela jaso dugu #Euskalterm terminologia-bankuan ere.
👉 https://labur.eus/superelikagai
#euskara
🤲 Atzamarrak gora ipini dizkigu Blanca Urgellek gaurko zutabearekin: nondik ote datoz «lau(r)» eta «zortzi»?
https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2021-01-13/atzamarrak-gora.htm
#euskara #hiztegia @berria-ren bidez
Berdintasunarekiko konpromisoa berritu du UZEIk «2020-2023 Berdintasun Plana»rekin
https://www.uzei.eus/berdintasunarekiko-konpromisoa-berritu-du-uzeik-2020-2023-berdintasun-planarekin/
🧶 Hitzen historiaren irule bikaina da Blanca Urgell.
♖ Alostorreko «bela beltz» hartatik, poliki-poliki, «gaubel gau»eraino eraman gaitu gaurko zutabean 👇
https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2020-12-23/gaubel-gaua.htm @berria #euskara
Hona hemen #2020koHitzak!
Koronabirusik gabeko 24 hitz, aurten pandemiarik gabe ere berdin-berdin ikasiko genituenak.
➡️ https://labur.eus/2020koHitzak
Eskerrik asko aurtengo hitz berrien zerrenda osatzen lagundu diguzuen guztioi!
😪 Zu ere esnaera txarrekoa zara? Eutsi goiari, ostirala da eta!
https://labur.eus/esnaera
#euskara #hiztegia #Euskaltzaindia-ren bidez
🗞️ Berriaren gaurko azala aitzakiatzat hartuta...
🐙 Garroak, erroak, tentakuluak...
https://labur.eus/garro
#sinonimoak #hiztegia
🗣️🌐 «Badakigu guk egiten ez dugun hori ez duela beste inork egingo, euskaldunon ekarpena ezin duelako beste inork egin», esan du Irene Larrazak #Etxepare10urte ekitaldian.
Euskara. Kultura. Mundura. Urte askoan, Etxepare Institutua!!
📺 https://www.pscp.tv/w/1gqxvozdwEzKB
🤬 «Alubita», «aluita»…
#Euskaltzaindia-ren Hiztegian ez dira ageri, baina bigarrena OEH hiztegian jasota dago.
🤔 Irain-hitz gisa erabiltzen den «alu» hitzetik ote datoz?
Hara, Andoni Egañak gaur horren inguruan idatzi duena
https://berria.eus/.../1881/016/001/2020-12-09/alubita.htm
#berria #euskara
🛡️ «Euskal Herriak esportatu dituen herri kirolen artean goi-goian jartzekoa da deiturena. Gaur ez dago boladan. Duela 40-50 urte, ordea...»: Blanca Urgellen gaurko zutabea. Adi, «Ruiz» abizena duzuenok!
https://www.berria.eus/paperekoa/1892/016/002/2020-12-09/nortasunaren-txiribueltak.htm #berria #euskara
🌦️ «Euri eta ateri», hemen gabiltza.
https://labur.eus/eurietaateri
#euskara #hiztegia #Euskaltzaindia-ren bidez
✍️ Duela bost mendeko poema batek hunkitu berri gaituen honetan, eskribauek hainbat euskal izen-deitura eta toponimo itxuragabetu zituztenekoa ekarri du gogora #XabierEuzkitze-k: ʟɪᴢᴀʀʀᴀ, ʙɪ ᴀʜɪᴢᴘᴇ…
«Azkoitiko eskribaua» @NotGip-en bidez:
https://labur.eus/y0fpX
💕 Euskal kulturaren bihotzak #taupaDA!, pilpira, ola.
🛍️ https://www.durangokoazoka.eus
#euskara #sinonimoak @durangokoazoka
🗫 Itzultzaile neuronalaren #Itzuliplus plugin berria jarri du sarean Eusko Jaurlaritzak: webguneetako testuak zuzenean itzultzeaz gain, itzulpena entzun eta hiztegiak (eu, es, en, de) eta @euwikipedia kontsultatzeko aukera ere ematen du.
📥 https://www.euskadi.eus/itzuliplus/
🗨️ «Bertsolaritzari dagokionez, ibili bagabiltza, baina erkindurik» dio gaur #AndoniEgaña-k #Berria-n:
https://www.berria.eus/paperekoa/1881/023/001/2020-12-04/ferrak.htm
🔋 Eta guri aitzakia ederra iruditu zaigu ᴇʀᴋɪɴᴅᴜren #sinonimoak hona ekartzeko 👇
https://labur.eus/erkindu
#euskara
💉 Zergatik esaten diogu «txertoa»? 🤔 Badakizu? Blanca Urgellek euskararen historiaren beste zatitxo bat hartu du hizpide @berria-n. Ohi bezain interesgarri!
https://www.berria.eus/paperekoa/1892/017/002/2020-12-02/txertoa-txertatu.htm
#euskara #hiztegia
Terminologia eta Lexikografia Zentroa. Egunez egun hitzari bide egiten.