Erakutsi berriagoak

⚕️ Gaza (‘zaurietan erabiltzen den ehun-zatia’).
💡 Euskaraz, frantsesezko eta ingelesezko ordainak bezala, z-taz.
👉🏾 labur.eus/gaza

💡 Bide batez, badakizu hobelex.eus helbidean esku-eskura duzula gure zuzentzaile eguneratua, etengabe berritzen dugun lexikoarekin eta Euskaltzaindiaren azken arauekin moldatua.

Erakutsi haria

💔 Zenbaitetan bihotza urratzen diguten albisteak ere hizpide hartzen ditugu hizkuntzari buruzko gomendioak gogora ekartzeko. Horren adibide dugu honako hau 👇🏾
🇵🇸 164. araua: labur.eus/EArau164_23

Gaur egingo diote azken agurra Gorka Aulestiari. Euskal hiztegigintzan aitzindaria izan zen lana utzi digu, beste ekarpen askoren artean. Hitzok eskaini dizkio Andres Urrutiak Euskaltzaindia Euskaltzaindia-n: 👉🏼euskaltzaindia.eus/.../6116-go...

👏👏 Xabier Anduagari gure zorionik beroenak, International Opera World saria irabazteagatik merezi onez! Bai, horixe!
🤓 Eta, bakoitza bere zoroak bizi duenez, gure hiztegi-kontuetara itzuliz, euskaraz «tenor» ‘abeslaria, ahotsa’ eta «tenore» ‘garaia’ bereizten ditugula gogoratzeko aukera ederra eman digu albisteak.

😍 Maitasuna gainezka dario
Blanca Urgellen gaurko zutabeari, gure goi-mailako poesia ahotan hartuta. Eta galdera bat ere utzi digu: nolatan ez ginen konturatu?
berria.eus/paperekoa/1892/017/

-ren bidez

🌪️ Badakizu nola esaten zaion harrapatzen duena jo eta airean gora daraman haizeari?
😍 Haize-izenei buruz idatzi du gaur Blanca Urgell Lázaro-k berria-n fonotaktika zer den azaltzeko!
berria.eus/.../2021-05-05/haiz

🌅 Ederra da, bai, eguna argitzen ikustea! 😍 Eta honatx nola esaten diogun eguna argitzeari Euskal Herriko txokoetan:
👉 labur.eus/egunsentiaEHHA
Euskaltzaindia Euskaltzaindia-ren EHHA atlasen bidez

👋 Egun on! 🌄 Goiztiria, egunsentia, argi-urratzea, egun-txinta, alba, argitzea, goiz-alba, goizaldea, argi-zirrinta, egunabarra, argi-haste…
📣 labur.eus/goiztiria

🧐 Et, et, et! Ez zenuen, bada, pentsatuko astelehena izateagatik gure erritmoa *gainbehera joango zenik, ezta?
🤓 Halakorik ez! Joatekotan, «gain behera». Ez baita gauza bera 👇

💃🏾 Zer, astebururako planak egiten? Bada, gu hemen gatoz berriro, jazz eta swing artean, aitzakia hartuta

media.giphy.com/media/9FXLNBWZ

Erakutsi haria

Ostirala da!! 🥳 Eta, gainera, Jazzaren Nazioarteko Eguna omen. Horregatik, swing pixka bat jartzea pentsatu dugu giroa goxatzeko! 🎶🎷
👉 labur.eus/swing
-en bidez

✍️ Azaroan Dublinen egitekoa den EAFT Biltzarra, hurrengo SCATERM mintegia (komunikazioa eta koronabirusari buruzko hizpide) eta abar,
EAFT elkartearen berripaperean:

mailchi.mp/eaft-aet/eaft-newsl

⛑️ urte osoan gogoan izan beharko genuke denok, eta, hain zuzen ere, gaur Laneko Segurtasun eta Osasunaren Mundu Eguna dela aitzakiatzat hartuz, Laneko Segurtasuna hiztegiko sarrera hau hartu dugu -etik
👉 labur.eus/LanIstripu

🤗 «Zergatik dugu, beraz, ZATZAIZKIT arrotz?».
💡 Gaur ere, Blanca Urgell Lázaro, bikain eta dotore, «axola izan» eta «nahi izan» bezalako aditzak hizpide hartuta, Iruñeko Udala-ren bideoaren harira¹ 👇🏾
berria.eus/.../2021-04-28/zu-z
berria-ren bidez
___
¹ youtu.be/UuAhQzgVupQ

A! Eta estekaren ordez QR kodea nahiago baduzu, hemen duzu 😉 , orain labur.eus-ek QR kodeak sortzeko aukera ere ematen baitu!
Eskerrik asko,
@puntueus! 🙌

Erakutsi haria
Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.