Erakutsi berriagoak

😸 Eup! Goizean goizetik luzaketa-ariketak egiten?
💡 Gaur eguneratu du Euskaltzaindiak hiztegi arauemailea, eta gehitu dituen 592 forma berrietako bat da LUZAKETA.
📣 labur.eus/luzaketa

🙃 Bazenekien gure «prakak» eta gaztelaniazko «braga» ahaideak direla?
😍 Astindu galanta eman zien atzo Blanca Urgellek praka, galtza, kulero, pantaloi eta antzeko beste guztiei!
berria.eus/paperekoa/1892/022/
​-ren bidez

🤔 Egiazkoa den zerbait, zer da? BENETAZKOA? Edo BENETAKOA?
💡 Erantzuna, Euskara Batuaren Eskuliburuan:
labur.eus/benetako

📣 Ikusi duzu Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 113. zenbakia? Juan Garzia (modifikatzaile adjektibalak hizpide hartuta), @luistxo (@txikipedia-z)…
💡 Hemendik deskarga daiteke: 👇🏿
labur.eus/AdmEus113
@IVAP_eus-en bidez

«Ez da denbora-pasa hutsa. Nafarroa eta Araba batzen dituzten hitzek, euskaraz zein erdaraz jasoak, badukete zer esana -ren historiarako»: Blanca Urgellen zutabe ederra, gaur,
Berrian

Egunotan hizpide da genero-autodeterminaziorako eskubidea, eta, horren harira, sarrera hau gehitu dugu -en: labur.eus/generoautodeterminaz

Lainotuta egon arren, ostadarra zeruan eta nonahi 😊
🏳️‍🌈Ortzadarra, ostadarra, uztargia…
labur.eus/ortzadar

🌧️ Hor ere sumatzen da «euriaren ZIRRI-ZARRA bizia»? 😍
-ren hiztegitik hartu dugu egunotako giro bikaina ikusita egokia iruditu zaigun adibide hori.

Hona hemen hiztegi-sarrera:
ZIRRI-ZARRA. 1 onomat. Igurztearen, karrakatzearen eta kideko hotsen onomatopeia.
👉 labur.eus/zirri-zarra

👩‍❤️‍👩 Zenbat eta zenbat aldiz entzun dugu "arrimatuta bizi" esamoldea? Bai, Euskaltzaindiak hiztegian jaso du ARRIMATU, eta hizpide horri tiraka txurroak txokolatearekin (😋) eskatzerainoko bidea egin du Blanca Urgellek gaur -ko zutabean, beste behin -ren eta beste hizkuntza batzuen ezaugarriak dotore azalduz!
berria.eus/paperekoa/1892/018/

📣 Zinemaldiak gaur iragarri duen berrikuntza hori hizpide hartuz, gogoratu euskaraz AKTORE izendatzen direla gizonezkoak nahiz emakumezkoak (eta *aktoresa ez dela hitz egokia)
💡 Argibide gehiago
-ren eskuliburuan: labur.eus/generoaEBE
[2/2]

Erakutsi haria

🎞️ Zinemaldiak iragarri du hemendik aurrera emango dituen interpretazio-sariak genero neutrokoak izango direla.
🤓 Eta guri aukera ederra iruditu zaigu Euskaltzaindiaren gomendio bat gogoratzeko [1/2]:
sansebastianfestival.com/2021/

🥺 Ai, amaaaa!! Zuri ere horrelako bat oparitu dizute?
🤨 Guri ez, baina edozein aitzakia baliatzen dugu gogoratzeko Euskaltzaindiak «poltsa» arautu duela (eta ez «poltso»).
-ren bidez

UZEI (r)en bultzada

gaur egun oso modan dagoen ren adierazpen bat da, jende gazte ugari biltzen duena, horietatik asko emakumeak (ikasleen %70).

Iametzak Trikitixa Elkartearen berria argitaratu du. Irakurri gehiago hemen: labur.eus/e5HyK

☔️ Han eta hemen harria bota omen dezake gaur. Guk harririk ez, baina sinonimo-sorta hau daukagu botatzeko.
👉🏿 labur.eus/harriabar

⛱️ Hondartza, mendia… Dagoeneko opor-lekuetan pentsatzen?
💡 Nora joan aukeratzen ez dizugu lagunduko, baina agian interesatuko zaizu hobeto idazteko gomendiotxo hau: «oporleku» lotuta idazten da (ez *opor-leku).
-ren bidez

🤔 «HASI naiz liburua irakurtzen» edo «Liburua irakurtzen JARRAITZEN dut» modukoak berriak ote dira euskaraz?
❓ Horixe Blanca Urgellek gaurko zutabean bota (eta erantzun) duen galdera. Bikain, ohi bezala!
berria.eus/paperekoa/1892/017/
-ren bidez

- Italiako artista batek eskultura ikustezina saldu omen du!
- Bai zera! Ikustezina?
- Bai, bai, 15.000 euroan!
- Eta ez da izango «ikusezina»? 🧐
💡 Ikus IKUSEZIN / *ikustezin formei buruzko azalpena Euskaltzaindiaren eskuliburuan: labur.eus/ikusezin

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.