Erakutsi berriagoak

👋 Hurren arte, hurrengo arte, hurrengora arte, Aritz! 😃
(🤓 Hiru forma horiek jaso ditu Euskaltzaindiak hiztegi arauemailean).
📖 EH: labur.eus/hurrengoRAarte
📖 SH: labur.eus/hurrenarte
Berriaren eta Euskaltzaindiaren bidez

Era berean, «tigre-eltxoa» erabil daiteke tigreen eltxoa izendatzeko, edo tigreak dauden lekuan bizi den eltxoa edo tigreen odolaz elikatzen dena… [4/4]

Erakutsi haria

Horrelako aposizioak erabiltzen ditugu hitz-elkartze arrunta (marratxoz idatz daitekeena; adibidez, «hosto-intsektu») anbiguoa bada: «hosto-intsektu» erabiliz gero, uler daiteke hostoetan bizi den edo hostoak jaten dituen intsektu bati buruz ari garela. [3/4]

Erakutsi haria

«Eltxo tigre» aposizioa da, «intsektu hosto» eta «intsektu makila» bezala. Aposizioak marratxorik gabe idazten dira: lehenengo izenak du esanahi nagusia («intsektu hostoa» intsektua da eta «eltxo tigrea» eltxoa), eta bigarren izenak nolabait zehaztu egiten du lehenengoa. [2/4]
(Irudia: ZHT hiztegia)

Erakutsi haria

🦟 Eltxo tigrearen arrautzak aurkitu ditu Donostiako Udalak¹ hiriko zenbait lekutan.
«Eltxo tigre» esaten/idazten dugu, eta ez «tigre-eltxo». Badakizu zergatik? [1/4]

___
¹donostia.eus/ataria/web/osasun

🚴‍♂️ Inoiz ez da berandu PARALINPIAR JOKOAK eta PARALINPIAR/PARALINPIKO esaten dugula gogorarazteko (ez *paraolinpiar jokoak / *paraolinpiar /*paraolinpiko). 🥇 Eta, nola ez! Zorionak Alexandre Leauteri, urrea Lapurdira ekartzeagatik!

«Batuz aldatu. Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala» dokumentuarekin bat egin du UZEIk
kontseilua.eus/wp-content/uplo
@kontseilua-ren bidez

Egun on! Ohi baino gehiago kostatu zaigu esnatzea, baina itzuli gara oporretatik... 😎

🥽 Atlantidatik Euskal Herrira ekarri gaitu gaur @b_urgell-ek. Badakizu nondik datorren «erraldoi» hitza?
berria.eus/paperekoa/1892/020/
@berria-ren bidez

- Hamar urte daramatzaten behin-behineko langileek ez omen dute oposaketarik egin beharko.
- Baina lehen ere ez, ezta? 🤓 Egitekotan, OPOSIZIOAK egin behar zituzten, ez oposaketak.
- Lihin iri iz, lihin iri iz... 🙄
labur.eus/oposizio

💡 Egunotan Euskaltzaindiak hiztegi arauemailean sartu dituen forma berriak, dagoeneko hobelex.eus zuzentzailean.
🤓 labur.eus/EArau202107

Zuk ere Arkumearen Jaia ospatu zenuen atzo? Eta zurean nola esaten zaio aberetxo maitagarri horri? Arkumea, bildotsa, axuria, artxoa…
🐑 Ardiak, arkumeak eta euskararen historiaren beste zatitxo bat, gaurko Blanca Urgellen zutabean
berria.eus/paperekoa/1892/017/
-ren bidez

«Euskaltzaindia autokontzientzia eta autokontsumo etnokulturalean murgildutako alien jubilatu plantilla batek osatzen zuela uste bazenuten, oker zeundeten». Bestela, irakurri Samara Velteren gaurko zutabea.
berria.eus/paperekoa/1892/021/
-ren bidez

Hitz berriak Euskaltzaindiaren Hiztegian (eta @zaldieroa-ren zintan) :
- Smartphone, router, poney, portzierto...
- Portzierto zer?
- «Portzierto» hitza!! 😂😂😂
berria.eus/zintak/zaldieroa/20
-ren bidez

😍 Hau da hau, hitzei tiraka bidaiatzea! Gaur Kubaraino joan zaigu Blanca Urgell, Kolon iritsi zenean bertan hitz egiten zen tainera hizkuntzatik geureganatu ditugun hitzak gogora ekartzeko. berria.eus/paperekoa/1892/021/
-ren bidez

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.