Erakutsi berriagoak

🗣️ Na, sa, da...
🗨️ Blanca Urgell: «Euskal aditzak aldatzen segituko du, betiko lez. Eta hori ona da, biziko den seinale».
berria.eus/paperekoa/1892/017/
@berria-ren bidez

🇪🇭 «Saharar» edo «saharauiar»? Biak?
Hona hemen Mendebaldeko Saharako herritarrak izendatzeko araututako forma:
👉 uzei.eus/mundu-mapa

📆 Bihar San Josef eguna izango dela aitzakiatzat hartuta, honako gomendio hau hautatu dugu Euskaltzaindiaren -tik:
💡 pluralean deklinatuta eta letra xehez idazten dira herri eta auzoetako jaiak.
labur.eus/EBEsan
🥳 Alegia, gora sanjoseak!

Euskara hizkuntza eranskaria da, Oregonen hitz egiten zen wishram hizkuntza bezala. 💡 Gaur ere ikasgai ugari Blanca Urgellen artikuluan.
berria.eus/paperekoa/1892/022/

🍃 Gaur «hauts-gandua» izango dugu,
-en iragarpenaren arabera. Eta horixe hartu dugu hizpide [1/2] 👇

🗨️ Ikertzekoa da «alaba», «eme» eta «alu» mailegu izatea, «seme», «ar» eta «zakil» ondare zaharreko diren bitartean.
Zenbat gauza interesgarri, Blanca Urgellen artikuluan!
berria.eus/paperekoa/1892/018/
-ren bidez

Berdintasunaren aldeko konpromisoa, hitz ederretatik harago.

🚫 Egunotan BOIKOT hitza aipatu da Ukrainako gerraren harira.
💡 Bada, horri tiraka, gogoratu euskaraz araututako formak BOIKOT EGIN eta BOIKOTATU direla (ez *boikoteatu).
🤷 Edozein aitzakia nahikoa dugu guk horrelakoak gogorarazteko, badakizue! 😇

Zoritxarreko albisteen harira, BONBA TERMOBARIKO eta HUTS-BONBA terminoak gehitu ditugu -en
👉 labur.eus/bonbatermobariko

💥 Gerrak edo gatazkak, euskarazko literatura-tradizioaren arabera, ez dira lehertzen —(es) ‘estallar’ eta (fr) ‘éclater’ bezala—, baizik eta piztu (edo hasi, irten edo sortu) egiten dira.
-n piztu den gerraz idazteko gomendioak, -ren bidez
📢 labur.eus/Btata

Zalantzen Txokoa, Euskaltzaindiaren tresna berria!
🔍 euskaltzaindia.eus/zalantzak helbidean bilaketa bateratua egin daiteke orain EBE, Jagonet eta EEE baliabideetan.

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.