Erakutsi berriagoak

Makina Erremintaren Biurtekoa hasi dela hizpidetzat hartuta, ezagutzen duzu Makina-erremintaren ?
313 sarrera (eu, es, fr, en ordainekin).
labur.eus/MEhiztegia

Egun on! 🙋 Elkarrekin agertzen diren hitz-multzoak unitatetzat hartzeko dugun joeraz idatzi du gaur @b_urgell-ek
berria.eus/paperekoa/1892/018/
-ren bidez

OPOSIZIO hautatu du Euskaltzaindiak estandarrerako, ez oposaketa.

- Altu kargua?
- Ez. Izatekotan, goi-kargua (‘kargua’) edo goi-karguduna (‘pertsona’).
labur.eus/goi-kargu
Euskaltzaindiaren bidez

🤓 Gizadian nagusituta dago eskuina onarekin lotzea eta ezkerra txarrarekin. Euskaraz ere bai?
💡 Hauxe, @b_urgell-en gaurko zutabea:
berria.eus/paperekoa/1892/017/
@berria-ren bidez

📻 Madrilen ustezko kasu batzuk detektatu omen dituztela eta albiste denez, «tximino-baztanga» sarrera hautatu dugu Gaixotasunak Hiztegitik.
labur.eus/tximino-baztanga

🥶 Bazenekien «izotz» nolabaiteko hitz elkartua dela? Eta nola sortua den? 🤓 Gaur ere Blanca Urgellen zutabean badago zer ikasi!
berria.eus/paperekoa/1892/016/
-ren bidez

📅 Gaurko egunez, duela 32 urte, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea nahasmendu mentalen zerrendatik atera zuen.
🌈 dela eta, sarrera hauek hautatu ditugu gaur -etik:
«sexu-orientazio» 👇 eta «sexu-identitate» 👇

«Nonbait» eta «nonbaiten» formen artean zein ote zaharrena? Ondo begiratuz gero, -ren historian atzera eramango gaituzte hitzek, morfemek eta egiturek.
berria.eus/paperekoa/1892/019/
Blanca Urgellen artikulua, -ren bidez

'Espioi' ala 'espia'? Biak? Pegasus auziaren harira, espioitza-kontuak arakatu ditugu Euskaltzaindiaren hiztegian.
Hona hemen azalpen batzuk: labur.eus/JDjIb

Zibersegurtasuna puri-purian dagoen honetan, 'Zibersegurtasunaren oinarrizko lexikoa' plazaratu dugu Euskaltzaindiaren eskutik.
👉27 kontzeptu jaso dira lexikoan.
👉Deskargatzeko: labur.eus/ZbbGX
👉Oinarrizko Lexikoak: labur.eus/Qo6fl

🗣️ Agian bietara entzungo edo ikusiko duzu, baina BOZERAMAILE arautu da estandarrerako, ez *bozeramale.
Euskaltzaindiaren bidez

🤔 Nola adierazi euskaraz ‘armas pesadas’ / ‘armes lourdes’ / ‘heavy weapons’?
💡 Arma horiek Ukrainako gerraren harira hizpide direnez, honako sarrera hau hautatu dugu gaur hiztegi arauemailetik 👇
labur.eus/arma
Euskaltzaindiaren bidez

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.