ETXE KOOPERATIBAK
Atzerriko hainbat herrietan etxebizitza eredu kolektibo eta kooperatiboak ohiko badira ere, fenomeno berria dugu Euskal Herrian. @Hiritik_AT@twitter.com eta @LZBarkitektura@twitter.com.ren eskutik
https://www.bdskoop.eus/2020/09/03/etxe-kooperatibak/
Politena, nire ustez, abesteko liburu erraldoiak eta horiek gordetzeko armairu aireztatua. Altxor bat.
Arrazoi, #JoseMariPastorrek:
"AP-8 autobideak elkarrengandik urruntzen gaitu euskaldunok."
👇👇👇
https://www.berria.eus/paperekoa/1921/015/001/2020-06-13/veranea-en-euzkadi.htm
#COVID19 gaitzak Euskal Herrian duen zabalkundearen grafikoak eguneratu ditut wikipedian.
Araban Italian baino 4 aldiz kasu gehiago daude biztanleko.
Eta oraindik lantokira joateko debekua ez da ezarri.
Ba Moon of Alabama blogetik Pello Zubiriak euskaratu duen artikulu hau oso ondo dago koronabirusaren asuntua ulertzeko https://www.argia.eus/albistea/koronavirusa-benetan-al-da-gripea-baino-arriskutsuagoa
—Gogoan al duzu Gasteiz? —José Luis Martínez Ociok, sorbaldan tiro batez erail zuten Pedro Maríaren anaiak, Rodolfo Martín Villari, 40 urte ondoren.
@asellu Terrorista? Mesedez! Prentsaurrekoa https://asel.eus/eu/asel-terrorista-mesedez-prentsaurrekoa/
Asel Luzarragaren kasua zehatz-mehatz azaltzen duen webgunea https://asel.eus/
Eman zure atxikimendua! Marichiweu Asel!
Zenbat gozatu dudan Gorka Erostarbek Anjel Lertxundirekin paseatu bitartean egindako elkarrizketa-serie honekin.
- Zarautz-Getaria: https://www.argia.eus/albistea/nabardurarik-gabe-baldarkeriari-zabaltzen-zaizkio-ateak
- Getarian bertan, kafetegi batean: https://www.argia.eus/argia-astekaria/2678/anjel-lertxundi-idazlea
- Eta Getaria-Zarautz: https://www.argia.eus/albistea/oso-garrantzitsua-da-gure-gauzez-ariko-diren-liburuak-idaztea
Delicatessen bat.
Anjel Lertxundi: "Buru pentsalariak falta dira hor goian, euskaratik pentsatuko dutenak"
https://www.argia.eus/argia-astekaria/2678/anjel-lertxundi-idazlea
Bernardo Atxagak elkarrizketa honetan esplikatu du, besteak beste, zergatik ez duen nobela gehiago idatziko. Baita zergatik egiten zaion gorrotagarria Euskal Herriax aritzean “txiki” adjektiboa aipatzeko joera https://www.argia.eus/argia-astekaria/2677/bernardo-atxaga
Susmoa dut autobus geltokiak lur azpian jartzem dituzten arkitektu eta hiri-planifikatzaileek ez dutela autobusik hartzen. 😒🤔 Denbora gehiago kostatzen da sartu eta irtetzea, agobio sensazioa areagotzen da eta espekulazioari laguntzeaz aparte nik ez diot abantailarik ikusten egia esan. Bilboko estazioa Gasteizkoarekim alderatu besterik ez dago zein ideia txarra den ikusteko. #autobusleaks #harticometeneis
Goizean Iruña Beleian izan naiz, bihar epaiketa hasiko dela gogoratuz. Leku zoragarria da Arkitz muinoa. Anboto eta Gorbeia eder ikusten dira bertatik, Mendozako eta Martiodako dorretxeekin batera (irudian, lehen planoan, Tresponde herria). Zaballako makrokartzela ere ikusten da punturen batetik, eta Jundizko industrialdea, zoritxarrez. Ea zer ikusten den epaiketa eta gero.
Merezi du Bixente Ameztoiren pintura berriz deskubritzea: joan den igandera arte Madrilgo Circulo de Bellas Artesen egon dira haren lanak ikusgai; Bilboko Arte Ederren Museoan otsailaren 20tik aurrera https://www.argia.eus/blogak/boligrafo-gorria/2020/01/28/vicente-ameztoy-subertsio-organikoa/
Gorka Juliok (@teketen) @koopfabrika -k antolatutako jardunaldietan atera ziren analisi, erantzun eta alternatibez idatzi du aste honetako Irlen sarean. https://www.berria.eus/paperekoa/1881/027/003/2020-01-25/analisia-erantzun-eta-alternatibak.htm
Betoaren guraso espainiarrek ez dituzte saihestu nahi sexu-eskolak, baizik eta historia-eskolak. #PINetaPUK
Gazteleraren maskulino generikoari arazoak ikusten badizkiozu, eta euskara baldin badakizu, argi dago zein izan daitekeen soluzioa, ezta? #EHE
1951-1961 artean Espainiako Estatu frankistak argitaratutako Nortasun Agiri "Nazionalek" biztanleak sailkatzen zituen klase ekonomikoaren arabera. Irudiaren goi-eskuineko "2" horrek adierazten zuen emakume hori bigarren klase ekonomikokoa zela. #KlaseSailkapena #Frankismoa https://www.argia.eus/argia-astekaria/2665/eta-klaseak-nortasun-agirian
Lurralde-antolamendua eta hirigintza