—Gogoan al duzu Gasteiz? —José Luis Martínez Ociok, sorbaldan tiro batez erail zuten Pedro Maríaren anaiak, Rodolfo Martín Villari, 40 urte ondoren.

Goizean Iruña Beleian izan naiz, bihar epaiketa hasiko dela gogoratuz. Leku zoragarria da Arkitz muinoa. Anboto eta Gorbeia eder ikusten dira bertatik, Mendozako eta Martiodako dorretxeekin batera (irudian, lehen planoan, Tresponde herria). Zaballako makrokartzela ere ikusten da punturen batetik, eta Jundizko industrialdea, zoritxarrez. Ea zer ikusten den epaiketa eta gero.

1951-1961 artean Espainiako Estatu frankistak argitaratutako Nortasun Agiri "Nazionalek" biztanleak sailkatzen zituen klase ekonomikoaren arabera. Irudiaren goi-eskuineko "2" horrek adierazten zuen emakume hori bigarren klase ekonomikokoa zela. argia.eus/argia-astekaria/2665

"Napoleonen menpeko Europa. 1810" mapa. Baiona, Donostia eta Gasteiz ageri dira. Bilbo eta Iruñea, ez, ordea.

Araban, "Euskal Oasia"n ere badagoen lurralde exotiko horretan, larrialdi bat edukiz gero eta Osakidetzak kudeatzen dituen "ZIU mugikor" motatako anbulantzia bat beharrez gero, gorriak ikus ditzakezu.

Araba osoan 2 daude (1 kendu zuten). Horietatik, Laudion dagoenak Bizkaian egiten ditu zerbitzuen % 90a baino gehiago.

Urtarrilaren 2an, Gasteizko Olarizun erori zen langilea eramateko behar zen bestea Kanpezun zegoen une horretan (42 km-ra). Langilea hil zen.

Zarzuelako paretako margo hori 1813ko setiokoa zela iruditu zait telebistan, baina ikusi dut ez dela horrela. Kontxako margo hori Luis Paretek egin zuen, 1786an.

"Hotelitos del Guadalquivir" edo Heliopolis, Sevilla. 1929koak. 390 etxebizitza, jatorriz ia 5.000 biztanlerentzat pentsatuta (!). Erdigunetik oso urrun zeuden; gaur egun, Benito Villamarin estadioaren ondoan.

Zaballako makrokartzelan (irudian, laranjaz) lan egiten duten funtzionarioek Langraizko kartzela zaharrean (irudian, urdinez) egiten dute lo. Espainiak oraindik ez baitigu arabarroi itzuli Langraizko ekipamendua.

Erakutsi haria

Gorriz, Parisko "ceinture rouge" edo "gerriko gorria". Alegia, gobernu komunistak (PCF eta FASE) dituzten komunak (2014ko udal-hauteskundeak).

Europar Batasunarentzat lurralde kohesioa da garapen integrala, tokikoa, kolaboratiboa eta adimentsua.

Espainiarentzat lurralde kohesioa da Guardia Zibila.

Ikaragarriak, Arantxa Tapiak publikoki onartu dituenak AHTaren desastrearen inguruan. Azkenean aitortu du "Euskal Y"-a erabat isolatuta dagoela. Ez dauka loturarik ez Gasteiztik Burgosera, ez "Euskal Y"-tik Nafarroako Korridorera, ezta Parisera ere. EAEko hiriburuetako lanak ere ez dira hasi, eta Gasteizkoak zein Bilbokoak "definitu gabe" daudela berretsi du. Hori guztia jakinda, "Euskal Y"-an diru publiko gehiago inbertitzen jarraitzea ez al litzateke prebarikatzea?

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.