Beste garai batzuetako poza desagertu da. Ez dago irribarre handirik, magikoki sortuko ei diren gainbalio urbanistikoak dagoeneko ez direlako ziurrak. Hiru dimentsioko infografia txundigarriek ja ez dute inor txunditzen. Badakite gizartea dagoeneko oso nekatuta dagoela. Opazitatea, inprobisazioa, gezurra, murrizketa eta hondamendia. Eta gutxi batzuen negozioa, noski. Denon artean ordaintzen ari baikara elitearentzako jostailutxo garestia. Ez dakite noiz bukatuko duten ere, inoiz bukatuko badute.
RT @maravillasGTX@twitter.com
Asi estaba el Gaztetxe antes de que @gob_na@twitter.com nos desalojara y destruyera...
🐦🔗: https://twitter.com/maravillasGTX/status/1083790912340353024
Oker ez banabil hauek Eskoriatzan sortuak izan ziren, gaur egun Zarautz eta Getaria artean daude. #margolanbidaiariak
Animalien izenak ahaztu nituenetik ingurutik desagertu direla dirudi. #ametsak
Azken urteotan familia ohiturak aldatzen saiatzen nabil, gabonetako otorduen lan guztia ama eta izeben gain utzi ordez ardurak denon artean banatuz. Zein zaila den 25 bat familiarteko koordinatzea! Batzuek minduta beraiena dena kentzen diegulakoan, beste batzuk ezkutuan ahal den gutxiena egiteko, ia ezinezkoa denek gauza bera ulertzea... baina emaitza ederra izaten da.
domekan @durangokoazoka-ko Saguganbaran, #IpuinMaratoia, Lur Korta, Maite Franko, Mireia Delgado eta Aitor Mtz Vinagret eta ni neu kontu kontari izango gara.
http://durangokoazoka.eus/eu/albisteak-zerrenda/1198-saguganbarako-egitaraua-amaitzeko-egun-osoko-ipuin-maratoia
RT @ATOPIArpg@twitter.com: Internazional Ikustezina (edo agian ikusezina) STMAren aurkakoa da. Desordenaren alde egiten dute, hutsunearen terroristak dira, antagonista oteizarrak, ezaren gudaren teorikoak.
RT Internazional ikus(t)ezinarekin bat egiteko! EnROLa zaitez! #AtopiaRPG
🐦🔗: https://twitter.com/ATOPIArpg/status/1070642810418839552
Altxorrak piratentzat,
errespetua eta lanabesak euskaldunontzat.
#EuskararenEguna #Euskarak365Egun
Sekula sinetsiko ez zenituzketen gauzak ikusi ditut… ontziak nola atakatzen zituzten Orionetik haratago, C izpiak ikusi ditut iluntasunean dirdirka Tannhäuserreko atetik gertu eta #Korrika21ko kanta atsegin ez dutelako, #Korrikan parte hartuko ez dutela dioten euskaltzaleak
Ohiturari jarraituz, txalupa brankan eraztun bat ipini eta gu biok ere arraunera bidali gaituzte. Irlari buelta osoa eman aurretik eraztuna uretara erori da, ez gara ezkonduko. #ametsak
Ez dut ulertzen Bizkaiko Aldundiaren tema ingelesarekin. Lehiaketa honetan, adibidez bizkaitarrek soilik har dezakete parte ("exclusively for graduated people from Biscay"), baina, hala ere, iragarkia ingelesez apailatu dute. #Kosmopaletismoa #Euskaraldia #TalentuaDaTxanponMotaBat