Informatikari euskaldunen bilkuraren goizeko saioa amaitzeko, @aldatsa eta @txopi Common Voice proiektua aurkezten ari dira. Irudietan, ahots laguntzaile komertzialen arazoak eta Common Voiceren abantailak.

Informatikari euskaldunen bilkura hasi da, aurtengo gaia da eta HiTZ zentroko hainbat kidek parte hartuko dute.

📸 @ueu_orokorra

Kezkatuta nengoen egun hauetan jairen batean eraso matxistaren bat ikusiz gero nola jokatu ez dakidalako, baina ez dut itxaron behar izan... Tipo bat txakurra paseatzen zebilela nire aurretik zebilen emakume bati keinu lizunak egin dizkio, eta niri "bro" moduko agurra egin didanean ezin izan naiz geldirik egon. Ziurrenik ez dut modu optimoan jokatu, baina hobe ezer ez egitea baino. Zenbat geratzen zaigun ikasteko...

Etzi Donostiako EHUren campusean UEUren Filosofia eta Informatika sailek antolatu duten Informatikari Euskaldunen XII. Bilkura ospatuko da, Adimen Artifiziala gai bezala hartuta.

HiTZ zentroko kide asko bertan egongo gara, arloan lan egiten duten bestelako eragileekin batera. Zuk ere parte hartu nahi baduzu gaur daukazu matrikulatzeko azken aukera. 👇

ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroa/.

Programa polita ondu dugu ostiraleko Informatikari Euskaldunen Bilkurarako. Adimen artifiziala da gai nagusia, baina izango dira beste hainbat gai interesgarri ere komunikazioetan: hezkuntzaren ingurukoak, software librea...

ueu.eus/ikasi/udako-ikastaroa/

Oraindik garaiz zaude izena emateko. Animatu!

Espainiar gobernuak Melillako murruan gertatutakoa pertsonekin trafikatzen duten mafia internazionalei egozten dienean arrazoi osoa dauka. Eta baten batek zioen moduan, arduradunak ez dira oso urruneko mendietan izkutatzen. Adibidez, Elmaun. Edo Madrilen bertan.

Gaur arratsaldean Nayla Escribano ikerlariak Euskadi Irratiko baipasa saioan parte hartuko du, LREC konferentzian aurkeztutako BasqueParl corpusari buruz hitz egiteko.

Corpus honek Eusko Legebiltzarreko hitzartzeak biltzen ditu, parlamentarien hizkuntza-erabilera aztertu eta hizlariaren generoa ere kontuan hartuz.

Saioa zuzenean jarraitzeko (16:00-19:00): eitb.eus/eu/irratia/euskadi-ir

Informazio gehiagorako: sustatu.eus/1655454704

📢 Hilabetero webinar irekiak egiten ditugu hizketaren zein hizkuntzaren prozesamenduan lan egiten duten ikerlariekin, eta hurrengo ostiralean saio berri bat izango dugu.

Hizlaria: Mikel Artetxe (FAIR, Meta AI)
Izenburua: Is scale all you need? (ingelesez)
Data: Ekainak 24, 10:00

Informazio gehiagorako eta izena emateko (doan): t.co/5vFb7Q8GWL

Ez galdu!

Kaixo! Duela gutxi esteka bat jaso nuen Mastodoneko instantzia desberdinak deskribatuz eta bakoitzaren erabiltzaile kopuruak aipatuz; esango nuke hemendik jaso nuela, norbait oroitzen al da? Eguneratua zegoen, eta instantzia honetan 3.000 erabiltzaile inguru zeudela jasotzen zuen.

Hainbeste denbora Izapiden gastuak justifikatu gabe, ez nintzela gogoratzen Internet Explorer erabili beharra zegoela.

Bihar Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako "Eraldaketa digitala software libreko soluzioen bidez: ingurune guztietarako" jardunaldian parte hartuko du Aitor Soroak.

Informazio gehiago: t.co/4oQllh7OO3

Euskara eskakizunei buruz, iruditzen zait tranpa txiki batean gaudela. Euskarazko arta bermatu behar ez duten lanpostuetan euskara maila akreditatzeko elkarrizketa euskaraz egitea nahikoa deritzot (beste edozein hizkuntzarekin ere), baina alderdi politiko batzuen epe motzeko estrategiak daukaguna babestera bultzatzen gaitu.
Euskararentzako hoberena den estrategia (ber)definitzeko gai izan beharko ginateke, hauteskunde prozesuek eta alderdi politiko zein komunikabideen dinamikek baldintzatu gabe.

Txabi Etxebarrietaren erailketaren harira, duela gutxi konturatu nintzen paralelismo/simetria bat dagoela ETAk eraildako lehen (Jose Pardines guardia zibila) eta azken (Jean-Serge Nerin gendarmea) biktimen artean; biak kontrol polizial batean gertatu zirelako, eta bi momentu horietan ETAren barruan armen erabileraren inguruan eztabaida zegoelako.
Zer gertatuko ote zen Txabi Etxebarrietak lehenik edota guardia zibilak ondoren beste modu batera jokatu izan balute? Nolakoa izango zen gaurko EH? 🤔

2006 inguruan Iñaki Soto Garako zuzendariari euskal gatazka armatuarekin amaitzeko zer egin behar zen galdetu zioten, eta bere erantzunean esan zuen besteek egiten dutena salatzeari utzi eta norberak egiten duenari buruz hausnartzean hasiko zela gatazka konpontzen.

Zuzen zegoelakoan nago, eta edozein leku zein momentutan gertatzen diren gatazketara aplikatu daitekeela iruditzen zait. Adibidez, hemen eta orain gertatzen ari direnetara.

Ba oso pozik nire tesiarekin lotutako azken artikulua itzulpen automatikoaren europar elkartearen kongresuan aurkeztu ondoren, norbaitek tarte batez alde ilunera pasa nahi badu hemen antolatzaileek zabaldutako haritxoa (ingelesez). 👇🏻 twitter.com/eamt2022/status/15

Argi uzteko gazteen aurkako mezua ez dela, beste adibide positibo bat jarriko dut.
Duela gutxi kontzertu batean egon nintzen 20-25 urteko gazteez inguratuta eta bi gauzek harritu ninduten: 1-Nire pareko bikotea ezik, beste guztiek arretaz jarraitu zuten kontzertu osoa txintik esan gabe; eta 2-Kontzertu amaieran mertxana erosteko kola zegoen, nire generaziokoen artean batere ohikoa ez dena. Badugu zer ikasi

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.