Robotizazioak, adimen artifizialaren laguntzaz, gutxi-gutxika baina etenaldirik gabe, gero eta lanpostu gehiagoren galera eragiten ari da (eta askoz gutxiagoren sorrera).

Orain arteko aurrerapen teknologikoek lanaldia txikitu ez duten bezala, datozenek ez dute gizarte orekatuago bat ekarriko. Aberats gero eta aberatsagoak eta txiro gero eta txiroagoak espero dira, autonomia gero eta gutxiago duten gizakiak.

Konponbiderik? Bai, kaltegarriak diren eraldaketak saihestea.

iadomotica.wordpress.com/2017/

Jarraitu

@txopi Kezka konpartituz, uste dut artikuluaren amaieran aipatzen den bezala arriskua ez dela adimen artifiziala edo teknologia bera, baizik eta aurrerapen hauek noren esku dauden.

Zentzu honetan, aurrerapen teknologiko hauei uko egitea baino, pertsonen bizi-baldintzak hobetuko dituzten aurrerapen sozialen alde borrokatzea egokiago deritzot. Edo zure amaierako esaldia moldatuz, aurrerapen teknologikoen ezarpenak aurrerapen sozialei baldintzatzea, horretarako indar korrelazioak aurretik aldatuz.

@XabierSoto ados, baina ez gaitzala terminologiak nahastu.

Teknologia ez da neutroa. Zelatatze azpiegitura bat adibidez, ez da ona edo txarra nork erabiltzen duen arabera. Pribatutasun errespetatzen badugu, zelatatze teknologia masiboak kaltegarriak izango dira bai ala bai. Bonba atomikoa...

Aurrerapen/hazkunde/garapen kontuak erlatiboak iruditzen zaizkit maiz. Duela 40 urte, diktadura amaitzean, genituen elkartasun mailak lortzeari adibidez aurrerapen soziala dei dakioke edo beste nolabait.

@txopi ados, lehenengo zatiari buruz gehiago esango nuke: zientzialarioi dagokigu aurkikuntza berri bat plazaratu aurretik bere ondorio etiko eta sozialak aztertzea. Ideia sinplea dirudi, baina adimen artifizialaren arloan argi dago enpresetan lan egiten duten gehienek ez dutela ulertzen edo konpartitzen. Unibertsitatean kontzientzia gehiago dugula iruditzen zait, nahiz eta askotan kontraesanak kudeatu behar ditugun gehienbat enpresa handietatik datorren finantziazioa onartu ala ez erabakitzeko.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.