Batetik iragartzen dute aldaera berriak sortuko direla eta txertoek ez dutela eraginik izango aldaera horiekin... bestetik txertatzera behartu nahi dute gazteri guztia korrika eta presaka... nahiz eta aldaera berriak etorriko omen diren...beraz, zertarako txertatu???

Covidak eta txertoak gero eta usain txarragoa, ni behintzat ez naiz txertatuko.

Katarro ziztrin baten moduko sintomak ekiditeko ARN esperimentu bat, ez dakit zenbat kakarekin gorputz osasuntsu batean sartu? ale, pikutara tira!

@abodi Txertorik gabe, infektatuen %1 inguru hiltzen dira, %10 inguruk ospitaleratzea behar dute eta %40 inguruk epe luzerako ondorioak dituzte. Duela 30 urte bazegoen ihesa gutxiesten zuenik ere, ez ditzagun akats berdinak errepikatu.

@XabierSoto Gazteen artean %0tik gertuago %1etik baino. Nire familiako batzuek eman izan dute positibo eta gehien nabaritutakoak (70 urtekoa) gripe arin bat bezala izan zuela esaten du, beste batzuek ezta hori ere. Gripearen txertorik inoiz ez dugu ipintzen ta estatistikoki jendea hiltzen da gripearekin ere... 90 urtetik gorakoak gehienbat, klaro...

Jarraitu

@abodi Ez ahaztu ehunekoetaz ari garenean pertsonetaz ari garela. Zure inguruan gertatzen dena ez da estatistikoki esanguratsua; aurreko txioko ehunekoak Euskal Herrira aplikatuz, guztiok kutsatuko bagina 30.000 hildako eta 300.000 ospitaleratu izango genituzke.

Grafikan ikus daitekeenez, COVID-19a gripea baino nabarmen hilgarriagoa da, baita gazteagoetan ere. Gripea ere ez da gutxietsi dezakegun zerbait (ikus 1918an gertatutakoa), txertoak izango ez bagenitu eragina parekoa izango litzateke.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.