Duela hilabete batzuk "adituak": uda partean talde inmuninatea (artalde inmunitatea, harrapazank!) lortuko da txertoari esker eta kutsatzeak asko gutxituko dira.
Uda iristean "adituak" : kutsatzeak gora doaz gazteen erruz, txertoaren 3.dosia beharko da eta gainera urtero txertatu beharko da.
Artaldeak: beee! beee! beeeee! (denak txertaketa lerrora...) beee! beeeeee! 🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑
@abodi Talde inmunitatearena egia zen delta aldaera agertu arte, hau errazago transmititzen denez jende gehiago txertatzea beharrezkoa izango da. Estekan ikus dezakezu nola jeitsi ziren kutsatzeak gurean adinekoak txertatzean. https://www.twitter.com/GARA_ikerbizkar/status/1397791426373636098
Gazteei errua bota eta urtero txertatu behar garela ez dute "adituek" esan, politikariek baizik. 3.dosia behar dela Pfizerrek dio, eta ez dago frogatua inmunodefizientea ez bazara (adibidez, transplanteren bat egin behar izan baduzu).
@gontxatorre @abodi Are gehiago, nik irakurri ahal izan dudanagatik, nahiz eta oraindik frogatuta ez egon, indizio argiak daude bai txertoa jaso dutenek baita gaixotasuna pasa dutenek ere epe luzerako babestuta daudela erakusten dutenak. Kontua da oraindik goiz dela epe luze hori zenbaterainokoa den jakiteko.
Beste kontu bat da adinekoak urtero txertatu behar izatea, baina hori errazagoa izango litzateke, gripearekin egiten den bezala.