@ueu_orokorra @elhuyar Kaixo! Gaurkoan ezingo naiz gerturatu, saioa grabatuko al da gero online ikusteko?

Gaur arratsaldean Nayla Escribano ikerlariak Euskadi Irratiko baipasa saioan parte hartuko du, LREC konferentzian aurkeztutako BasqueParl corpusari buruz hitz egiteko.

Corpus honek Eusko Legebiltzarreko hitzartzeak biltzen ditu, parlamentarien hizkuntza-erabilera aztertu eta hizlariaren generoa ere kontuan hartuz.

Saioa zuzenean jarraitzeko (16:00-19:00): eitb.eus/eu/irratia/euskadi-ir

Informazio gehiagorako: sustatu.eus/1655454704

📢 Hilabetero webinar irekiak egiten ditugu hizketaren zein hizkuntzaren prozesamenduan lan egiten duten ikerlariekin, eta hurrengo ostiralean saio berri bat izango dugu.

Hizlaria: Mikel Artetxe (FAIR, Meta AI)
Izenburua: Is scale all you need? (ingelesez)
Data: Ekainak 24, 10:00

Informazio gehiagorako eta izena emateko (doan): t.co/5vFb7Q8GWL

Ez galdu!

@mikelgs @fediverse Bai, ikusi nuen orria honen antzekoa zen. Bidali didazuenarekin nahikoa dut, milesker.

Kaixo! Duela gutxi esteka bat jaso nuen Mastodoneko instantzia desberdinak deskribatuz eta bakoitzaren erabiltzaile kopuruak aipatuz; esango nuke hemendik jaso nuela, norbait oroitzen al da? Eguneratua zegoen, eta instantzia honetan 3.000 erabiltzaile inguru zeudela jasotzen zuen.

Hainbeste denbora Izapiden gastuak justifikatu gabe, ez nintzela gogoratzen Internet Explorer erabili beharra zegoela.

Bihar Gipuzkoako Bazkundeak antolatutako "Eraldaketa digitala software libreko soluzioen bidez: ingurune guztietarako" jardunaldian parte hartuko du Aitor Soroak.

Informazio gehiago: t.co/4oQllh7OO3

Euskara eskakizunei buruz, iruditzen zait tranpa txiki batean gaudela. Euskarazko arta bermatu behar ez duten lanpostuetan euskara maila akreditatzeko elkarrizketa euskaraz egitea nahikoa deritzot (beste edozein hizkuntzarekin ere), baina alderdi politiko batzuen epe motzeko estrategiak daukaguna babestera bultzatzen gaitu.
Euskararentzako hoberena den estrategia (ber)definitzeko gai izan beharko ginateke, hauteskunde prozesuek eta alderdi politiko zein komunikabideen dinamikek baldintzatu gabe.

Txabi Etxebarrietaren erailketaren harira, duela gutxi konturatu nintzen paralelismo/simetria bat dagoela ETAk eraildako lehen (Jose Pardines guardia zibila) eta azken (Jean-Serge Nerin gendarmea) biktimen artean; biak kontrol polizial batean gertatu zirelako, eta bi momentu horietan ETAren barruan armen erabileraren inguruan eztabaida zegoelako.
Zer gertatuko ote zen Txabi Etxebarrietak lehenik edota guardia zibilak ondoren beste modu batera jokatu izan balute? Nolakoa izango zen gaurko EH? 🤔

2006 inguruan Iñaki Soto Garako zuzendariari euskal gatazka armatuarekin amaitzeko zer egin behar zen galdetu zioten, eta bere erantzunean esan zuen besteek egiten dutena salatzeari utzi eta norberak egiten duenari buruz hausnartzean hasiko zela gatazka konpontzen.

Zuzen zegoelakoan nago, eta edozein leku zein momentutan gertatzen diren gatazketara aplikatu daitekeela iruditzen zait. Adibidez, hemen eta orain gertatzen ari direnetara.

@urtzai @txikillana Bai, esan nahi nuena da gatazka hor zegoela aspalditik, baina ukabilkadaka amaitzea orain gertatzea urteko garaiarekin ere zerikusia daukala. Larritasunik kendu gabe, auzo pobretu batzuetan ohikoa zen/da? garai honetan hasten diren auzoko jaietan beste auzokoekin borrokatzea... arazoa da orain pobrezia hiri osoan hedatu dela, gazteen artean ezinegona handituz. Zentzu horretan, gatazkako batek lana galdu izana "detonantea" iruditzen zait; biolentzia justifikatu gabe, noski.

@txikillana @urtzai niretzat galdera egokiak "zergatik orain" eta "zergatik gazteak" izango lirateke. Autoerantzuna: pandemiaren kudeaketa txarraren ondoren pilatutako tentsioa + momentu zehatza (azterketak, uda, hormonak, ...). Baten batek abesten zuen moduan, azken finean gizaki hutsak gara...

Ba oso pozik nire tesiarekin lotutako azken artikulua itzulpen automatikoaren europar elkartearen kongresuan aurkeztu ondoren, norbaitek tarte batez alde ilunera pasa nahi badu hemen antolatzaileek zabaldutako haritxoa (ingelesez). 👇🏻 twitter.com/eamt2022/status/15

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.