Bozka emateko epea bukatuta:
"C'est La Vie" kantatzen dute zaharrek, Karlos Zabala Oiartzabal https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/c-est-la-vie-kantatzen-dute-zaharrek/zabala-oiartzabal-karlos/9788413600628
Hauxe da urtarrilean irakurri eta iruzkinduko dugun liburua! Izenburua oso luzea denez, traola #KantatzenDuteZaharrek izango da, ados?
@elegose #2021UrtarrilekoProposamenak
Aizue! Edorta Jimenez eta Asel Luzarragaren arteko elkarrizketaren bideoa ikusi eta entzun berri dut @desertorea -k gomendatu bezala, eta egia esan jakinmina piztu zait. Zuen baimenarekin @asellu -ren "Bahiketa" ere proposatu nahi nuke urtarrileko irakurketarako 😉
https://www.txalaparta.eus/eu/liburuak/bahiketa
Hau ez da (ustez) hain arina izango😜
@asellu https://binke.eus/bahiketa-aurkeztu-du-gaur-asel-luzarragak-sormenen-buenos-airesi-zor-zion-liburua/
mmm... itxura ona du @elegose-tarrontzako🤔
Aprobetxatu nahi dut #TuristaKlasea irakurtzen ari garela, Sareren azken diru-bilketaren berri emateko. 2020 konplikatua izan dugu, baita euskal preso politikoek eta beraien senideek eta lagunek ere, aukerarik baduzu, lagundu euren alde lan egiten dutenen beharrak arintzen. Zoritxarrez diru madarikatua behar dutelako: bi euro=bi metro karratu http://sare.eus/2euro2m2/
Espetxeak apurtu (eta etxean) nahi ditugu.
#LeihotikIhesi: Denak hil presente egoteko https://www.argia.eus/blogak/dabid-martinez/2020/12/18/denak-hil-presente-egoteko/
elegose: @elegose #TuristaKlasea. Ez baduzu irakurtzen bukatu, ez irakurri oraindik iruzkina!
2/2 @elegose #TuristaKlasea
Gai nagusiaz gain, beste gai pila bat aipatzen ditu, baina axaletik, ez du sakontzen. Esango nuke, idazleak, kezkatzen duten gaien aurkezpen moduko bat egiteko erabili nahi izan duela istorioa. Liburuko mikroistorio bakoitzean gehiagoren gosez geratu naiz.
elegose: @elegose #TuristaKlasea. Ez baduzu irakurtzen bukatu, ez irakurri oraindik iruzkina!
2/1 @elegose #TuristaKlasea
Erabiltzen duen idazkera argia eta irakurterreza iruditu zait, gustagarria. Ez du "nekatzen". Hain liburu motza izateko, uste dut nahikotxo kontatzen duela, baina ez nau guztiz bete. Agian liburu sakonagoa-edo espero nuen; seguruenera, egilea eta gai nagusia buruan, nik sortutako aurreiritzi okerra medio.
#EneBaitanBiziDa
#EneBaitanBiziDa
4) Marie eta Josefinaren belaunaldien arteko lotura egiteko ezinbesteko katebegia da Jose Luisen pertsonaia, baina aldi berean liburuan kasik aipatu gabe pasatzen dena. Nire kasuan, bai adinagatik bai bizitakoagatik, gertuen dudan belaunaldia da, eta lastima iruditu zait pixka bat sakondu ez izana.
Labubilduz: gustura irakurri dut, aukeran motz xamarra egin zait, eta gehiagoren gogoz geratu naiz 🤩 .
#EneBaitanBiziDa
#EneBaitanBiziDa
3) hor daude existitu diren edo ez airean gelditzen diren mota guztietako harremanak, bai Marieren kasuan bai Josefinarenean..., Jose Luis aitaren ibilbidea..., egoera zenbait iradoki bai, baina gero airean uzten ditu, irakurlearen irudimenaren esku. Balirudike hiruzpalau istorioren inguruko zertzelada batzuk ematen dituela, eta aurrerago istorio horietako bakoitzean sakonduz liburu bana idazteko asmoa lukeela.
#EneBaitanBiziDa
#EneBaitanBiziDa
2) Hitanoaren erabilera ere izugarri gustatu zait. Oso modu naturalean eta egokian txertatu du elkarrizketetan (ojo! naturala diot, ez hizkuntzan aditua naizelako 😂 , guk betidanik erabili izan dugun bezala erabiltzen duelako baizik).
Egoerak eta une bakoitzeko giroa zehaztasun haundiz deskribatzen ditu, lortzen du irakurlea giro horretan txertatzea, baina gero gertaerak kontatu baino gehiago iradoki egiten dituela iruditzen zait;
#EneBaitanBiziDa
@elegose #EneBaitanBiziDa
1) Oso gustura irakurri dut. Erritmo azkarra du kontakizunak, ez dira dozenaterdi orri irakurri behar "zerbait gertatzeko", nahiz eta ez dakidan benetan ezer gertatzen ote den... 🤔 .
Liburuko gertakizunen inguruak -Paris izan ezik, bien sûr- nahikotxo ezagutzen ditut, eta erabiltzen duen hiztegia ere oso gertukoa dudanez, liburua irakurterraza egin zait oso 😊 .
Iparraldeko gazteak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz sortutako X. Gazteluma saria irabazi zuen Maddi Ane Txoperena Iribarrenek eta #EneBaitanBiziDa, bere lehen liburua, da lan horren emaitza.
Uztailean berau irakurtzeko asmoa daukagu @elegose irakurle taldean.
Uztailean irakurriko dugun liburua zein izango den erabaki dugu jada (aspaldiko partez parte-hartze ederrarekin):
Ene Baitan Bizi Da (X. Gazteluma Saria), Maddi Ane Txoperena (6 boto) https://www.elkar.eus/eu/liburu_fitxa/ene-baitan-bizi-da-x-gazteluma-saria/txoperena-maddi-ane/9788490276518
Bozkatu ez baduzu ere, animatu eta elkartu geurera!
Liburua iruzkintzeko erabiliko dugun traola #EneBaitanBiziDa izango da :)
Liburuaren inguruko informazio gehiago, hemen https://www.invidio.us/watch?v=KC2b0PPFdps
Gaurko Berriako zinta sinplea bezain burutsua iruditu zait: "Euzkadi, Banque Country". Oso ona! https://www.berria.eus/zintak/olariaga/2020-07-04/
Besterik ezean... zirikatzaile 😏
🎶 ...euskara salbu ikusi arte, ez dut jarriko WatsAppik...🎶
e - b - c - ice - e !!! 😎