#hasieraberribat -i buruz egindako kronikaren harira, ia 80 urte dituen nire osabak #Mutriku-tik bidalitako iruzkina. “Zure azken kronikan esaten duzu: Momentu gogor, eta hunkigarriak askotan gainetik edo garrantzi gehiegirik gabe igaro dira liburuaren orri artean, eta ulergarria bada ere Papek garrantzirik eman nahi ez izana, agian sakontzea merezi zuten; bidaien eta egoeren krudeltasun erreala azaleratzeko.

Mustafa, senagalarra da. Pateran etorri zen. Behin, paper batzuk egiteko Eibarrra joan ginen. Eta abokatuak esan zion azaltzeko nola etorri zen. Eta Mustafak hitzik ez. Orduan abokatuak esan zion : “Cuando tengas ganas de decir vienes”. Agosto baten erderazko klaseak eman nizkion egunero. Eta behin ere gai hori ez genuen ikutu. Beste behin Nouhak (hau ere pateran etorritakoa) esan zidan bere bizitzako gertakizunak idatzi nahi zituela. Animatu nion. Hurrengo egunean esan zidan pentsatzeak “que le daba dolor de cabeza”. Gauza asko ditut senagalerrei buruz aipatzeko modukoak. “ E-posta bidez egin dit iruzkina, baina elkabanatzekoa zela uste dut… ;) @argia@elegose

Jarraitu

@izaro @elegose @argia
Garbi dago guretzat errazagoa dela gai hauei buruz hitz egitea gertutik ezagutu edo beren larruan bizitu dutenentzako baino.
Oso lekukotza ona!👍

@Zaru_ttikiya @elegose @argia
Bai, hala da! Eta normala iruditzen zait gainera, nik uste gure buruak momentu edo pasarte latz horiek ahazteko aukera ematen digula, bizitzak aurrera jarraitu behar du eta. Hala ere, esperientzia horiek azaleratzeak ere bizitu dituzten pertsonak ere indartu ditzakeela uste dut.
Baina noski, erraza da "kanpotik" esatea! ;)
Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.