@Zaru_ttikiya Zirrara hori ikustean. 1936ko abuztuan miliziano anarkistek hortxe bertan emandako bataila gogoratu didate...

2/1
@txikillana @dabidnet
Miliziano anarkisten batailak bakarra ez, inguru horretan langile bataloiak -“trabajadoriak”- ere esklabu bezala aritzera behartu zituzten. Tartean Basarri bertsolaria. Eta gauzak nola diren, nik aurreko mezu batean nioen Aiako Arriaren izena gazteleratik itzuli eta pluralean esatea oso zabaldua dagoen akatsa dela. Bada, akats hori euskaldunon artean zabaldu izanaren arduradun nagusia esango nuke Basarri bera izan zela (nahi gabe)...

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.