Jarraitu

@enekobidegain -ek gaurko -n: 👏
...eta ez direnean ohartzen hizkuntza gutxitu batean kantatuko balute oztopo ugariri egin beharko lioketela aurre, babes gutxiago izango luketela, eta Euskal Herriko egunkari probintzial hegemoniko espainol eta espainolista bateko kritikariek aspergarritzat eta ezdeustzat joko lituzketela....

berria.eus/paperekoa/1957/022/

@Zaru_ttikiya @enekobidegain
Ni ez nator bat euskararen egoeraren ikuspegi horrekin. Gero eta jende gehiagok ikasten du euskera. Nire uste apalean, euskararen zailtasuna da arazo nagusia. Horrexegatik jende askok ez dute erabiltzen ez baitira ausartzen. Beste batzuek euskara ezartzen dietela uste dute (lan askorako euskara maila altuegi eskatzen dutelako, horrelako maila gaztelaniaz (adibidez) eskatzen ez badute ere).

Nire aurreko toot-ean dauden akatsek egiaztatzen dute euskararen zailtasuna, ezta? :belarriprest:

@mikelpiano @enekobidegain
Ez zait iruditzen euskara beste hizkuntzak baino zailagoa denik inondik inora. Nerabezarora arte ez dute inolako zailtasunik izaten haurrek txukun hitz egin eta idazteko. Gero, ikasketa tekniko asko, lan mundua, kultura eta aisialdirako eskaintza eskasa, "modan" dauden erreferentziak, administrazioarekin eduki behar diren harreman gehienak... horiek denek gaztelerara bultzatzen dute, eta herrian, etxean eta lagunen artean erabiltzeko hizkuntza izaten bukatzen du.

@Zaru_ttikiya
Zuretzat, agian ez, baina hori horrela da benetan: zaila da. Ez da zailena, noski, baina zailtasun samarra daukala esango nuke. Umeei dagokienez, nik ikusi dut ume askok nola idatzen duten eta... ejem... nire uste apalean ez dute ondo egiten, ez euskeraz (akats asko ikusten dizkiet, nire euskara maila altua ez izan arren) ez gaztelaniaz... baina hori beste kontu bat da...
Halere, ez dut polemika zabaldu nahi gai honetaz.

@enekobidegain

@mikelpiano @enekobidegain
Administrazioan sartzeko euskara maila jakin bat eskatzen dela, eta altuegia izan daitekeela entzuten da askotan. Ez nago ados. Azterketak gazteleraz egitera "behartzearekin" inplizitoki gaztelaniazko maila oso altua eskatzen zaigu edozein lan kategoriatarako. Euskarazko azterketetako galderak itzulpenak izaten dira, eta gehienetan oso gaizki itzulitakoak. Gero, gainera, askotan aztertzaileari zure erantzunak itzuli egiten dizkiote, eta hark gazteleraz zuzendu... 😫

@mikelpiano @enekobidegain
Gure aitak ahal zuen bezala erantzun zion, eta berez buruan izan ditzakeen zailtasunei hizkuntarena erantsi behar izan zion...
Horrelakoak ez dira gertatzen euskara beste hizkuntzak baino zailagoa delako, administrazioaren (eta herritar askoren) utzikeriagatik gertatzen dira. Eta bai, ni ados nago @enekobidegain -ekin larrialdi egoeran gaudela esaten duenean, eta ezkar mugitzen ez bagara, berandu izango da.
Hala ere, noski, hau nire iritzia besterik ez da 😊

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.