:elegose: Itzuliz usu begiak - Memoria txoritan edo Geiser sindromea 

Idazleek beren testuak berriro irakurtzerakoan sentitutako urruntasunak programatzaileon lana gogorarazi dit. Gu ere idaztetik bizi gara eta denborarekin gure ezagutzak eta estiloa aldatuz doaz. Norberak idatzitako kodea berrirakurri, zuzendu eta osatzea gure egunerokoaren parte da. Batzutan ezusteko atseginak hartzen ditugu baina beste askotan ze tximinok idatzi ote zuen hau? A bai, nik 😅 pentsatzen dugu

:elegose: Itzuliz usu begiak - Memoria txoritan edo Geiser sindromea 

@elegose @aldatsa askotan pentsatu izan dut, zuek, programatzaileek (euskal programatzaileek behintzat) kodea idazteaz gain itzulpenak ere egin behar izaten dituzuela, eta itzulpen horiek uste baino garrantzi handiagoa dutela gerora....

:elegose: Itzuliz usu begiak - Memoria txoritan edo Geiser sindromea 

@Zaru_ttikiya @elegose @aldatsa gaur egun ezinbesteko lana egiten dute @librezale taldeko kideek. Beraiei esker ditugu gure aplikazio gogoko gehienak euskaraz.

Gehituko nuke itzulpen horiek gainera biziak direla. Hau da, liburua itzuli orduko betiko bukatutako dago, softwarea ez. Bihar funtzionalitate bat gehitzen bazaio, hura ere itzuli behar da, hortaz mantenu lan aktiboa eskatzen du 😊

Jarraitu

:elegose: Itzuliz usu begiak - Memoria txoritan edo Geiser sindromea 

@dabidnet @elegose @aldatsa @librezale hara! egia, hori sekula pentsatu gebea nuen 🤔 👏

:elegose: Itzuliz usu begiak - Memoria txoritan edo Geiser sindromea 

@Zaru_ttikiya @elegose @aldatsa @librezale gainera modu kolaboratiboan egiten dira. Adibidez, Firefox nabigatzailearen itzultzaile nagusiak laguntza beharko du hurrengo hilabeteetan librezale.eus/pipermail/librez

Eta noski, parte-hartu nahi duen edonork egin dezake librezale.eus/wiki/Parte_hartu

:elegose: Itzuliz usu begiak - Memoria txoritan edo Geiser sindromea 

@dabidnet @elegose @aldatsa @librezale ez nekien, eta zinez kontutan hartuko dut. Laguntzeko gai ikusten badut nire burua, saiatuko naiz parte hartzen. 😊

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.