Jarraitu

@elegose -ko taldekideak leku ezberdinetakoak garenez, nire harrikada (linguistiko) baten inguruko informazioa lortzeko modu egokia iruditu zait talde honetan zabaltzea galdera. 😉
Mezua idazteko tokia mugatua denez, eta azalpena luze xamarra egin dudanez, argazki bezala eransten dut.
Milesker!!!👍 :elegose:

@Zaru_ttikiya @elegose

Nik ere gustura irakurri nuen Xamar-en .

Liburuan irakurriko nituen, baina ez nuen gogoratzen ez bat ez bestea. Usurbilen ez ditut inoiz entzun.

Hemen ezagunen bat kaletik ikustean ohitura handia dago "Noaua!" (Nora hoa) esateko. Herriko aldizkariak ere horrelaxe izena du:
noaua.eus

@Zaru_ttikiya @elegose

Hara! traolan klik eginda iazko udazkenean Elegosen egin nuen proposamena agertu zait eta erantzun bat zeukala ikusi dut. Liburuan bi harribitxi kurioso aurkitu zenituela esan zenidan. Hauek al ziren?
mastodon.eus/@Zaru_ttikiya/103

@aldatsa @elegose bai, bi hauetxek. Harribitxiak, jakina, niretzat. Etxean entzundako hitz "bereziak" Aezkoa bailaran eta Nafarroa Beherean berdin erabiltzen zirela irakurtzeak atentzioa eman zidan 🤔

@aldatsa @elegose Beti entzun izan dugu oiartzuera euskalkia goi-nafarrera dela...
Eta egia da Goizuetako eta Lesakako hizkerarekin antza gehiago duela gureak Astigarragako hizkerarekin baino.

@Zaru_ttikiya @elegose nik ez bata ez bestea, ez dodaz entzun eta ez dodaz erabilten jakina!

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.