Erakutsi gehiago

@urtzai Guztiz ados hirekin Urtzi! Guztiz etsigarria duk gure egoera 😩
zuzeu.eus/euskal-herria/gaztel orrian Hartsuagak idatzitakoak erantzun mordoxka izan dizkik, eta ekimen interesgarri bat abian jartzeko lehen pausoak ematea proposatzen ari dituk...🤔 Gertutik jarraitu beharrekoa!

@izaro @elegose @argia
Garbi dago guretzat errazagoa dela gai hauei buruz hitz egitea gertutik ezagutu edo beren larruan bizitu dutenentzako baino.
Oso lekukotza ona!👍

@dabidnet @elegose Ba ez diat ezetzik esango Dadid. Denbora hartzen badiat -ez duk erraza izango- agian saiatuko nauk👍

@elegose nik proposatua den arren, orain zalantzak ditut🤔
Biak egiten zaizkit erakargarriak!! Lan ederra jarri didazue🤣

:elegose: @elegose Hona hemen nire ​:

Julien Vinsonen Hegaldia (Patxi Zubizarreta)alberdania.net/eu/libro/julien

Ea oporretatik bueltan zer erabakitzen dugun 🧐

3/3 #nomada. 

Bukaera aldera, berriz, indar pixka bat galtzen joan ote den iruditu zait. Hala ere, asko gustatu zait eta amaiera arte irakurtzeko irrikitan eduki nau. Aukeraketa ona lagunak! 👏 👏
@elegose, .

3/2 #nomada. 

Iruditzen zait kontraste hori bilatzen zuela eta ongi lortu duela egileak. Zenbait pasarte arinegi kontatzen ditu nire gusturako (sakontasun gehixeago eskatzen zuten) eta une askotan informazio gehiago bilatzeko txirrinta sortu dit (agian hori bilatzen zuen): Habana ontzia, Hermitage, Hanoiko eraikinak…
@elegose, .

3/1 #nomada 

Opor egunak baliatuz irakurri dut .
Bai gustura irakurri ere! Istorioa erritmo onean darama Aitziberrek (bidebatez esanda, ez nuen idazlea ezagutzen). Esango nuke kontakizunak erritmo lasaia duela, baina aldi berean gauzak luzatu gabe gertatuz doazela (ez naiz barne-hausnarketetan orriak eta orriak pasatzen dituzten pertsonaien oso zale). Nikolai pertsonaiaren lagunen deskribapenek lasaitu egiten ninduten, Hanoiko bizimoduarekin kontrastean.
@elegose, .

@urtzai Laguntza kanpaina bat dute abian baina oso gutxi zabaldu da: gaindegia.eus/lagundu-gaindegi

Jendeak orokorrean ez du (dugu) ezagutzen egiten duten lana, eta nazio ikuspegitik, eraikuntzari eta normalizazioari begiratuta, ezinbestekoa da egiten dutena (azken hau nire iritzi -politiko- propioa da). Lan eremutzat EH osoa hartzen dute, Ipar eta Hego.

@dabidnet @elegose
Ez,ez, kontua da etxe inguruko liburudendan ez zeukatela erostera joan nintzenean, eskatu zuten, baina ni joan-etorrian ibili naizenez, egun batzuk pasa dira jasotzera joateko aukera izan arte. Nire betiko antolaketa kaxkarra😩
Orain egun gutxi batzuk jai egingo ditut, beraz...😎

Zaru_ttikiya (r)en bultzada
Zaru_ttikiya (r)en bultzada

Familiako zaintza kontuak direla-eta, 16 urteren ondoren, azken aste hauetan tarteka telebista ikustera “behartu” naute. Aitaren hautuak: ETB1 eta ETB2.
Benetan beldurgarria -eta lotsagarria- da ETB2-k espainiar kolonizazioaren mesedetan egiten duen lan itzela!😡 Kolonizazioarena PNV-PSE itunaren oinarrian ote?🤔
ETB1-ekoa beste baterako utziko dut... (kosta egiten zait auzolotsa ongi kudeatzea 😩)

Oharra:
Azken aste hauek erakutsi didate, tamalez, orain 16 urtekoa erabaki zuzena izan zela👍

Ez da behar duguna eta eskubidez tokatzen zaiguna, baina bada zerbait.
Lan handia egin ondoren lortu duzue. Zorionak SEASKA!!👏
Biba zuek!👍

berria.eus/albisteak/168952/hi

Uztaileko liburua: Hasiera berri bat 

:elegose: @elegose
Liburua, sinpleki, hunkigarria iruditu zait. Testigantza zuzena da Pape Niang eta Mikel Garcia Idiakezek egiten dutena, beste afrikar askorena (gehienena) ere baden errealitate gordina erakutsiz. Artifiziorik gabe, pirueta literariorik gabe, xuxen, modu sinple eta argian gauzak azalduz. Hasi eta buka, kateatuta eduki nau liburuak. Zer pentsatua ematen duen liburu horietakoa da. Denok irakurri beharrekoa!!

Erakutsi gehiago
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.