Erakutsi berriagoak

:elegose: Barkatuko didazue, baina ez dut tarterik lortu liburuak begiratu eta apirileko irakurketarako bat proposatzeko...๐Ÿ˜ฉ Zuen proposamenen artean aukeratu beharko dut, baina zail jarri diguzue asuntoa...๐Ÿค”

"...Halere, hedabideetan bere mezua denbora gehiagoz eta ozenago egoteak ez du esan nahi arrazoia duenik." ๐Ÿ‘ ๐Ÿ‘ ๐Ÿ‘

berria.eus/paperekoa/2066/022/

Puff! Txirrita aspaldi hil bazen ere, Urkulluk baino mugimendu eta txispa gehiago du argazkietan!!! ๐Ÿคฃ

๐Ÿ‘‡ ๐Ÿ‘‡ ๐Ÿ‘‡
berria.eus/paperekoa/26079/030

Zaru_ttikiya (r)en bultzada

:elegose: Lagunok!

Martxoko inkesta betetzeko denbora agortu da eta hurrengo liburu hau irakurtzea erabaki dugu:

๐Ÿ“– Distira eta alderantzia, Joxean Agirre Odriozola elkar.eus/eu/liburu_fitxa/dist

Irakurketa komentatzeko erabiliko dugun traola izango da.

Pozik? ๐Ÿ˜

Oso interesgarria @desertorea -ren gaurko hau: ๐Ÿ‘‡ ๐Ÿ‘‡
argia.eus/blogak/dabid-martine

Aurrez ez nuen ekimena ezagutzen, eta guztiz txalotzekoa iruditzen zait.

Aitorpen txiki bat ๐Ÿ˜”: oraindik ez dut irakurri Bioklik

:elegose: @elegose #SotoanGordeak: spoiler!! 3 

3/3 :elegose: @elegose Dena den, borobila izateko zertxobait falta izan zaiola iruditu zait.
Liburuan zehar gordea (sotoan?๐Ÿ˜ ) mantentzen den eta gertakari guztien atzean dagoen arrazoi nagusia โ€“emakumeen odola erabiltzearena- ez zait nahiko arrazoi iruditu. Sekretu horren eta ondorengo gertakarien artean oreka falta balitz bezala. Nire gusturako, borobila izateko, beste sekretu โ€œpotenteagoโ€ bat behar zuen.
Hala ere; chapeau!!๐Ÿ‘

:elegose: @elegose #SotoanGordeak: spoiler!! 2 

3/2 :elegose: @elegose Lepokoetako bat lehenengo aldiz deskribatzerakoan โ€œkablea sartzeko zirrikitutxo batโ€ jartzen zuen tokian nik โ€œklabea sartzeko zirrikitutxo batโ€ irakurri nuen, eta logikaren bat aurkitu nahiean orriz-orri mila burutazio ibili nituen ๐Ÿง . Aurrerago konturatu nintzen nire akatsazโ€ฆ๐Ÿ˜‚

:elegose: @elegose #SotoanGordeak: spoiler!! 

3/1 :elegose: @elegose Oso gustura irakurri dut liburua. Erritmo polita, irakurtzeko erraza, "engantxatzen" duen istorioa... Egia da liburua aurrera joan ahala gertakari asko aurreikus zitezkeela, baina nire kasuan ez da oztopo izan interesa mantentzeko. Une jakin batean noraezean bazala geratu nintzen, -orrialde gutxi batzuk izan ziren- kontakizuna ulertzeko gakoetako bat (lepokoak alegia) deskribatzerakoan galdu egin bait nintzen;

:elegose: @elegose
Liburuaren iruzkina zor dut oraindik ๐Ÿค”
Ea asteburuan ideiak ordenatzeko tartetxo bat hartu eta bidaltzen dudan ๐Ÿ˜œ

Zaru_ttikiya (r)en bultzada

Kaixo!

Ze moduz daramazue ? Dagoeneko martxoko irakurketa aukeratzen hasi behar dugu.

Hurrengo data hauek proposatzen dizkizuet:

* Otsailak 15-22, proposamenak jasotzeko tartea traolarekin.
* Otsailak 22-Martxoak 1, inkesta betzeko egunak.

Zein liburu irakurri nahi duzue?

@elegose #SotoanGordeak 

:elegose: @elegose

Gaur hasi naiz irakurtzen, eta dagoeneko erdia irakurri dut ๐Ÿ˜†
Aspaldiko partez, hasi banaiz hasi, ezin gelditu, guztiz engantxatuta nabil, puff!๐Ÿ˜ต

Gaurko Berria irakurtzen ari naizela, hara non ikusi dudan Urkulluri "alderdiko" publizitate agentziaren batek idatzi dion propaganda merkearen izenburua (segur aski gure dirutik oso garesti ordaindutakoa, bidenabar esanda), tipejo horren argazki eta guzti.
Bada, ez! ez dut irakurriko, ez dit -beste behin ere- igandea izorratuko. ๐Ÿ˜Š

Felix Zubiak, Berrian; Zaindu zaitzatela zuen aita edo ama santisimak. ๐Ÿ‘
Arrazoi osoa daukak Felix, arrazoi osoa. Eutsi goiari! ๐Ÿ’ช

berria.eus/paperekoa/1938/013/

3/3 :elegose: @elegose #KantatzenDuteZaharrek 

3/3 :elegose: @elegose
Hizkuntza aldetik argia eta irakur erraza iruditu zait, nahiz eta tartean zenbait hitz โ€œbortxazโ€ sartuak bezala iruditu. Bestalde, nire hitz kuttunetako bat nola erabili duen irakurtzeak harritu nau; โ€œtxoilโ€ hitza โ€œosoโ€ adierazteko erabili du bizpahiru alditan. Inoiz entzun eta irakurri gabea nuen, eta egia esan, arraro egin zait ๐Ÿค” Txukun eta argi idatzia, baina esango nuke istorioak huts egin diolaโ€ฆ

Erakutsi zaharragoak
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.