Leihoaren bestaldean euria eta esku artean @GoizaldeLandabaso ren eta Garazi Goiaren "1.362 km euri". Irakurtzen hasi berri ta dagoeneko badakit konpainia ona aukeratu dudana

Eskerrik asko Jon eskolaz eskola egindako bidaiengatik, Kanpantxuko egonaldiengatik, kantu zaharrengatik...

"Dantza" ikusi berri. Ederra. Irudi zoragarriak. Hori bai, txalo egiteko tentazioari eustea ez da erreza izan. Ta hankak dantzan. Zorionak!

Zorionak @argia ! Ta urte askotarako! Gustora ale berezi mardula irakurtzen.

Aspaldiko finalik "parekatuena"

Larunbatean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala. 17:00etan hasiko da saioa. eta Jon Enbeita bertsolariak jarriko dio txapela irabazleari.

berria.eus/albisteak/160372/as

Jon Enbeitak jantziko dio txapela 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapeldunari

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Enbeitaren ibilbidea saritu gura izan du eta horregatik berak jantziko dio txapela aurtengo Bizkaiko Txapeldunari.

bertsozale.eus/eu/bizkaia/bizk

Zorionak zortzi finalistei eta baita beste daneri bere

Erabakita geratu da finaleko zortzikotea

Hiru finalaurreko jokatu ostean, erabakita geratu da zeintzuk kantatuko duten Bilbao Arenan.

bertsozale.eus/eu/bizkaia/bizk

Atzo entzun nituen irratian lehenengoz eta badu zerbait... Hori bai, ahots hori norena den ikusita harritu naiz

Ruen Brothers - All My Shades of Blue

youtu.be/Xn0jNdEHZ6I

Gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa Berrizen. Itxura ederra hartzen ari da frontoia

EHU eta UEUk bidea hasi dute irakasle masterra online eta euskaraz emateko

Udako Euskal Unibertsitateak eta Euskal Herriko Unibertsitateak pozez hartu dute asteon EHUko Gobernu Kontseiluak UEUren Goi.eus zentroa EHUra atxikitzeko ha...

naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/ed

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.