:elegose: #Afrikanerrak - Iritzia 

Liburuan garatzen den gaia interesgarria den arren, trataera oso azalekoa iruditu zait. Irakurterraza bezain arina pertsonaien eta istorioaren trataeran.
Gaur egungo kultur erreferente askoren aipamenak gertutasuna sortzen du, baina sakontasun falta nabarmenarekin.

Pertsonaiek ez didate enpatiarik sortu (agian nire ezintasunagatik) eta horrek pasiorik gabeko irakurketa eragin dit, beste liburu batekin hasteko, hau lehenbailehen amaitzeko gogoz.

aRitz (r)en bultzada

Podcast berri bat izango dugu euskaraz: Laborategian. Hasiera baten hilean behineko maiztasuna izango du. Eta 10-15 minutuko iraupena. Gaia, software librea, teknopolitika eta pribatutasuna.

Irrati libreetan aritua naiz, baina sinistu nazazue: erronka handia da niretzat programa bakarrik egitea… datorren asteburuan lehen saioa 😃

irakurtzen hasi berri; istorioa jarraitzea zail egiten zait, ea aurrerago....
Bestalde, nire Karlos Linazasororen "Hik ez dakik zer den beldurra", jarraian irakurtzeko denbora asko ez dutenentzat ipuin bilduma egokia 😜

@elegose Baimena eskatu beharrik ez badago ere, norbere burua aurkeztea ez dago soberan. @dabidnet -ek Goodreadsen idatziriko iruzkin baten bidez izan dut taldearen berri eta bertan parte hartzeko asmoz nator. Ea abenduko liburua irakurtzeko astia dudan.

Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.