Jarraitu

:elegose: #Afrikanerrak - Iritzia 

Liburuan garatzen den gaia interesgarria den arren, trataera oso azalekoa iruditu zait. Irakurterraza bezain arina pertsonaien eta istorioaren trataeran.
Gaur egungo kultur erreferente askoren aipamenak gertutasuna sortzen du, baina sakontasun falta nabarmenarekin.

Pertsonaiek ez didate enpatiarik sortu (agian nire ezintasunagatik) eta horrek pasiorik gabeko irakurketa eragin dit, beste liburu batekin hasteko, hau lehenbailehen amaitzeko gogoz.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.