Batetik iragartzen dute aldaera berriak sortuko direla eta txertoek ez dutela eraginik izango aldaera horiekin... bestetik txertatzera behartu nahi dute gazteri guztia korrika eta presaka... nahiz eta aldaera berriak etorriko omen diren...beraz, zertarako txertatu???

Covidak eta txertoak gero eta usain txarragoa, ni behintzat ez naiz txertatuko.

Katarro ziztrin baten moduko sintomak ekiditeko ARN esperimentu bat, ez dakit zenbat kakarekin gorputz osasuntsu batean sartu? ale, pikutara tira!

@abodi Txertorik gabe, infektatuen %1 inguru hiltzen dira, %10 inguruk ospitaleratzea behar dute eta %40 inguruk epe luzerako ondorioak dituzte. Duela 30 urte bazegoen ihesa gutxiesten zuenik ere, ez ditzagun akats berdinak errepikatu.

Jarraitu

@XabierSoto Gazteen artean %0tik gertuago %1etik baino. Nire familiako batzuek eman izan dute positibo eta gehien nabaritutakoak (70 urtekoa) gripe arin bat bezala izan zuela esaten du, beste batzuek ezta hori ere. Gripearen txertorik inoiz ez dugu ipintzen ta estatistikoki jendea hiltzen da gripearekin ere... 90 urtetik gorakoak gehienbat, klaro...

Ā· Ā· Web Ā· 2 Ā· 0 Ā· 0

@XabierSoto Zaharrak badira bulnerableak zertarako gazteak txertatu arriskurik ez badute? ARN delako txerto horiek estatistikoki arazoak eta heriotzak ere eragiten dituzte eta ikusteke daude oraindik epe ertainera izan ditzaketen ondorioak. Gazte osasuntsu baten kasuan gripearen aurkako txertoak ez du zentzurik eta gripe antzeko honen kasuan ere ez.

@abodi @XabierSoto

Bestalde, txerto hauek ez (omen) dute kutsatzea eteten, beraz soilik sintomak arintzeko da. Ez du eraginik eskala haundian, banako bakoitzan bakarrik.
Pentsatzekoa: bi urtetan ez bazea (apenas) gaixotu, zerren aurka babestuko zea halako esperimentaziozko txerto batekin? Probableki kalte gehio babes baƱo

@porru @abodi Kutsatzeak etetzen direla frogatuta dago, hemen apirileko ikerketa bat (itzulpena behar izanez gero, elia.eus): bmj.com/content/373/bmj.n888

mRNA txertoen eraginkortasuna eskala globalean heriotzak eta gaixotasun larriak murrizteko frogatuta dago, kontrako frogarik baduzu partekatu mesedez.

Pandemia bat definizioz arazo global bat da, ez du zentzurik soluzio indibidualetan pentsatzeak.

EHan %10 inguru kutsatuta logikoa da arriskua ez nabaritzea, baina egon badago.

@porru @abodi Onartu diren txertoak ez dira esperimentaziozkoak, hainbat proba egiten dira eta hainbat ikerketa-fase gainditu behar dituzte onartuak izan baino lehen. Adibidez, CureVac ez da onartu infekzioak ez dituelako nabarmen murrizten (<%50), nahiz eta 60 urtetik beherakoetan heriotza (%100) eta gaixotasun akutua (%77) murrizten dituela frogatua geratu.

Txertoek babestu baino kalte gehiago egin dezaketelaren frogak badituzu erakutsi mesedez, hau ez da gai egokia espekulazioetan aritzeko.

@XabierSoto
Eztakat halako datutan oinarritutako froga askoik. Estatu, komunikabide eta enpresa farmazeutikoenganako mesfidantza da dakatena, egoera nola garatu dan ta garatzen ai dan ikusita; ikusi besteik ez do gehien jartze dabiltzan txertoen enpresek erabilera-gidan argi esate dutela adintxikikoengan ez jartzeko ta oain estatu ta komunikabideak hoi bultzatzen ai diala zehazki. @abodiā€‹k esan bezela, susmo txarra hartzeiot guzti honi.

@porru @abodi neu ere mesfidati naiz, baina horrek ez nau txertoa ez jartzera bultzatzen. Beharrezkoak diren dosi kopuruarekin zalantzak izan ditzaket, nahiz eta frogatuta egon infekzioak murrizteko bi behar direla; eta noski, 3 jartzea inmunidefizientea ez bazara alperrik da, gehienok bakarra ere hartu ez dutenean...

Aipatzen duzun adin-txikikoen adibidea ere ona da txertoek pasa behar dituzten frogak balioztatzeko, 12 urtez azpikoetan ikusi baitzen arriskuak onurak baino handiagoak zirela.

@porru @abodi 12 urtetik gora ordea txertoak eraginkorrak eta seguruak direla frogatuta dago. Beste kontu bat da etikoa ote den 13 urteko euskaldun bat txertatzea herrialde gehienetan txerto bakarra ere jaso ez dutenean, baina hori beste eztabaida bat da...

@abodi Txertoak (zein maskarak) ez dira babes neurri indibidualak, kolektiboak baizik. Guztiok (edo gehienok) txertatzen bagara, gutako bakoitza babestua egoteaz gain kutsatzeak ia guztiz desagertzen dira, zaharrak zein gainontzeko bulnerableak (txertatu ezin direnak tartean) babestuz. Bestalde, hau pandemia bat da, eta munduko populazioaren %1 baino gutxiagok izan du txerto bat jasotzeko aukera.

@abodi mRNA txertoen albo-ondorioak ezagunak dira eta zehazki neurtuak daude. Kasurik nabarmenenak miokarditis eta periokarditis kasuak izan dira, txertatutako milioi bat pertsonetan behin agertzen direnak. Konparatu %0.0001 hau aurreko %1 edo %10arekin...

Honekin guztiarekin amaitzeko neurririk eraginkorrena txertoak (eta maskarak) dira, itxoitea ez da soluzio posible bat.

Nire ustez, gazteok behin txertatzearekin nahikoa litzateke, hurrengo urtetik aurrera gripearekin bezala, behar duenak.

@abodi Ez ahaztu ehunekoetaz ari garenean pertsonetaz ari garela. Zure inguruan gertatzen dena ez da estatistikoki esanguratsua; aurreko txioko ehunekoak Euskal Herrira aplikatuz, guztiok kutsatuko bagina 30.000 hildako eta 300.000 ospitaleratu izango genituzke.

Grafikan ikus daitekeenez, COVID-19a gripea baino nabarmen hilgarriagoa da, baita gazteagoetan ere. Gripea ere ez da gutxietsi dezakegun zerbait (ikus 1918an gertatutakoa), txertoak izango ez bagenitu eragina parekoa izango litzateke.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.