Jarraitu

Duela hilabete batzuk "adituak": uda partean talde inmuninatea (artalde inmunitatea, harrapazank!) lortuko da txertoari esker eta kutsatzeak asko gutxituko dira.

Uda iristean "adituak" : kutsatzeak gora doaz gazteen erruz, txertoaren 3.dosia beharko da eta gainera urtero txertatu beharko da.

Artaldeak: beee! beee! beeeee! (denak txertaketa lerrora...) beee! beeeeee! πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘πŸ‘

Β· Β· Web Β· 2 Β· 0 Β· 2

@abodi Talde inmunitatearena egia zen delta aldaera agertu arte, hau errazago transmititzen denez jende gehiago txertatzea beharrezkoa izango da. Estekan ikus dezakezu nola jeitsi ziren kutsatzeak gurean adinekoak txertatzean. twitter.com/GARA_ikerbizkar/st

Gazteei errua bota eta urtero txertatu behar garela ez dute "adituek" esan, politikariek baizik. 3.dosia behar dela Pfizerrek dio, eta ez dago frogatua inmunodefizientea ez bazara (adibidez, transplanteren bat egin behar izan baduzu).

@XabierSoto @abodi Horixe bera berretsi du Daniel LΓ³pez AcuΓ±ak epidemiologoak Radio Euskadi egin berri dioten elkarrizketa batean. Hau da, ez dagoela frogatuta 3. dosia behar dela, ezta urteko txertatu beharra egongo dela ere.

@gontxatorre @abodi Are gehiago, nik irakurri ahal izan dudanagatik, nahiz eta oraindik frogatuta ez egon, indizio argiak daude bai txertoa jaso dutenek baita gaixotasuna pasa dutenek ere epe luzerako babestuta daudela erakusten dutenak. Kontua da oraindik goiz dela epe luze hori zenbaterainokoa den jakiteko.

Beste kontu bat da adinekoak urtero txertatu behar izatea, baina hori errazagoa izango litzateke, gripearekin egiten den bezala.

@gontxatorre @XabierSoto Ez dagoela frogatuta, baina hipotesi nagusi bat badela berretsi du beraz.

@abodi @gontxatorre nik ez nuke esango hipotesi nagusia denik. Pfizerren hipotesia da, gobernu batzuek erosi nahi dutena. Kontua da beharrezkoa den ala ez adituek erabakitzen dutela (gure kasuan, EMA), eta beharrezkoa denaren frogarik ezean ez da onartuko. Arazoa izan liteke EMAk onartu baino lehen gobernuek dosi horiek erosten badituzte, dosirik jaso ez duten herrialdeei txertoak eskuratzeko aukera are gehiago zailduz.

@abodi @XabierSoto Lopez de AcuΓ±a delako horrek ez du hori esan. Nik ez diot horrela ulertu, behintzat

@XabierSoto Zientzilari batek baino gehiagok esan du aldaerek zerikusia dutela txertoarekin. Zenbat eta txerto gehiago aldaera gehiago eta dosi gehiago...

@abodi Alderantziz esan nahi duzu? Zenbat eta aldaera gehiago jendartearen portzentai altuagoa txertatu beharko da (atzo Miren Basarasek %90-95 aipatu zuen). Dosi gehiago hartzearena ez dago argi, baina esango nuke ez direla beharko, aurretik aipatutako salbuespenetaz gain.

@abodi Hain zuzen ere. Ni osagilea naiz, baina ez dut horrelako erabakiak ulertzeko gaitasunik. Saiatu ere ez naiz egiten, eta ardi bezala trata nazaten eskatzen dut. Bakoitzak bere lana. Traineruan patroi bakarra egon ohi da; eskifaiak hari ematen dio erabakiak (zuzenak zein okerrak) hartzeko ardura. Baita gero kontuak eskatzen ere.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.