Duela hilabete batzuk "adituak": uda partean talde inmuninatea (artalde inmunitatea, harrapazank!) lortuko da txertoari esker eta kutsatzeak asko gutxituko dira.

Uda iristean "adituak" : kutsatzeak gora doaz gazteen erruz, txertoaren 3.dosia beharko da eta gainera urtero txertatu beharko da.

Artaldeak: beee! beee! beeeee! (denak txertaketa lerrora...) beee! beeeeee! 🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑🐑

@abodi Talde inmunitatearena egia zen delta aldaera agertu arte, hau errazago transmititzen denez jende gehiago txertatzea beharrezkoa izango da. Estekan ikus dezakezu nola jeitsi ziren kutsatzeak gurean adinekoak txertatzean. twitter.com/GARA_ikerbizkar/st

Gazteei errua bota eta urtero txertatu behar garela ez dute "adituek" esan, politikariek baizik. 3.dosia behar dela Pfizerrek dio, eta ez dago frogatua inmunodefizientea ez bazara (adibidez, transplanteren bat egin behar izan baduzu).

@XabierSoto @abodi Horixe bera berretsi du Daniel López Acuñak epidemiologoak Radio Euskadi egin berri dioten elkarrizketa batean. Hau da, ez dagoela frogatuta 3. dosia behar dela, ezta urteko txertatu beharra egongo dela ere.

Jarraitu

@gontxatorre @XabierSoto Ez dagoela frogatuta, baina hipotesi nagusi bat badela berretsi du beraz.

@abodi @gontxatorre nik ez nuke esango hipotesi nagusia denik. Pfizerren hipotesia da, gobernu batzuek erosi nahi dutena. Kontua da beharrezkoa den ala ez adituek erabakitzen dutela (gure kasuan, EMA), eta beharrezkoa denaren frogarik ezean ez da onartuko. Arazoa izan liteke EMAk onartu baino lehen gobernuek dosi horiek erosten badituzte, dosirik jaso ez duten herrialdeei txertoak eskuratzeko aukera are gehiago zailduz.

@abodi @XabierSoto Lopez de Acuña delako horrek ez du hori esan. Nik ez diot horrela ulertu, behintzat

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.