Ongi etorri https://mastodon.eusera!
https://kaixo.mastodon.eus/ webgunean informazio interesgarria aurkituko duzu:
Nola hasi atala: Kontua sortu, pertsonalizatu eta lehen toot-a bidaltzeko pausoz pausoko azalpenak
Ohiko galderak atala: Mastodoni buruzko ohiko zalantzak, kontzeptuak eta terminologia, erabiltzaileak eta kontuak, aplikazioak, mastodon.eus...
Prentsa atala: Kazetari, blogari eta abarrentzat materiala. Momentuz Mastodon.eus eta Mastodon logoak
@komikira #Xuxenek ondo funtzionatzen du Mastodonen. Erabiltzeko zure nabigatzaileari dagokion gehigarria instalatu behar duzu:
http://xuxen.eus/eu/deskargatu#tab_web-nabigatzaileak
@admin kaixo, hasi naiz nire kontuko argazkia aldatzen aplikaziotik baina ez dit aukerarik ematen, aldatu profilera iristen naiz baina ez dit aukerarik ematen argazkirenbat sartzeko. Zerbait gaizki egin ote dut? Mika esker
@josebaestala Web aplikazioa (https://mastodon.eus) erabiltzen ari bazara Aldatu profilean "Abatarra" jartzen duen aukera bilatu behar duzu. Kontuko argazkia aldatzeko "Arakatu" botoian klik egin behar duzu eta nahi duzun irudia aukeratu.
Androideko Mastalab eta Tusky aplikazioek ere ematen dute kontuko argazkia aldatzeko aukera.
@admin Noizko zuzentzaile ortografikoa? Ezarrita al dago?