Ongi etorri mastodon.eus​era!

kaixo.mastodon.eus/ webgunean informazio interesgarria aurkituko duzu:

:mastodon: Nola hasi atala: Kontua sortu, pertsonalizatu eta lehen toot-a bidaltzeko pausoz pausoko azalpenak

:mastodon: Ohiko galderak atala: Mastodoni buruzko ohiko zalantzak, kontzeptuak eta terminologia, erabiltzaileak eta kontuak, aplikazioak, mastodon.eus...

:mastodon: Prentsa atala: Kazetari, blogari eta abarrentzat materiala. Momentuz Mastodon.eus eta Mastodon logoak

@admin kaixo, hasi naiz nire kontuko argazkia aldatzen aplikaziotik baina ez dit aukerarik ematen, aldatu profilera iristen naiz baina ez dit aukerarik ematen argazkirenbat sartzeko. Zerbait gaizki egin ote dut? Mika esker

Jarraitu

@josebaestala Web aplikazioa (mastodon.eus) erabiltzen ari bazara Aldatu profilean "Abatarra" jartzen duen aukera bilatu behar duzu. Kontuko argazkia aldatzeko "Arakatu" botoian klik egin behar duzu eta nahi duzun irudia aukeratu.
Androideko Mastalab eta Tusky aplikazioek ere ematen dute kontuko argazkia aldatzeko aukera.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.