Jarraitu

:mastodon: Mastodonen 2.9.0 bertsioa argitaratu dute gaur:

blog.joinmastodon.org/2019/06/

Berrikuntza nagusia Twitter edo Tumblr-en moduko zutabe bakarreko interfaze grafiko berria da. Hala ere, lasai, orain arteko zutabe anitzeko diseinua ez da desagertuko. Erabiltzaile bakoitzaren esku egongo da bietan zein erabili nahi duen aukeratzea.

mastodon.eus instantzia uztailaren hasieran eguneratuko dugu. Aurretik proba batzuk egin nahi ditugu guztia ondo joango dela ziurtatzeko.

@admin Nik behintzat nahiago zutabe anitzeko diseinua.

@admin diseinu barria atseginago dut, beharrezkoa dela uste dut gaur egunekoa oso kargatua ikusten dudalako. Ea frogek buruko minik ematen ez duten eta laster frogatzeko aukera daukagun.

@joseba @admin
socialera joan naiz diseinu berria probatzera, eta uste nuen ez nuela gogoko izango, baina egia esan nahiko ondo dago, zutabeek libre utzitako tokian oraingo diseinuan erdi ezkutatuta zeuden gauzak agerira ekarri dira, agian lartxu, baina ondo dago. Nik hura jarriko dut eus eguneratzen denean.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.