2. Hobespenetako Itxura ataleko "Gaitu web interfaze aurreratua" aukerak kontrolatzen du interfazearen estiloa:

:mastodon: Hautatuta badago zutabe anitzeko interfaze aurreratua (orain artekoa)

:mastodon: Ez badago hautatuta Twitter edo Tumblr-en moduko interfaze sinplea (berria)

Interfaze sinple berria probatu nahi baduzu desautatu aukera hori eta sakatu "GORDE ALDAKETAK" botoia.

Jarraitu

:mastodon: Gaurtik aurrera erregistratzen diren erabiltzaile berriei interfaze sinple berria agertuko zaie modu lehenetsian.

:mastodon: Orain arteko erabiltzaileek aldiz interfaze aurreratuarekin jarraituko dute modu lehenetsian.

Bai batzuek eta bai besteek beste interfaze grafikoa aldatu ahal izango duzue Hobespenak atalean.

Probatu biak eta erabili gogokoen duzuena!

Gogoan izan Hobespenetan interfazearen gaia ere aldatu dezakezuela:

:mastodon: "Mastodon (Iluna)" (lehenetsia)
:mastodon: "Mastodon (Kontraste altua)"
:mastodon: "Mastodon (Argia)"

Adibidez, honela ikusten da interfaze sinple berria "Mastodon (Argia)" gaiarekin:

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.