Mastodon 3.0 argitaratu dute. Berrikuntza interesgarriak ditu baina baita OStatus protokoloaren euskarriaren amaiera ere.
Mastodonek Fedibertsoarekin komunikatzeko 2 protokolo onartzen zituen: OStatus eta ActivityPub.
GNU Social-ek OStatus bakarrik onartzen duenez, bertsio berrira eguneratzean instantzia horiekin ezingo genuke federatu.
Segurtasun arazorik ez badago eguneraketa 3 hilabetez atzeratuko dugu, GNU Socialeko garatzaileei ActivityPub euskarria gehitzeko denbora emateko.
@izaro @admin @zital
GNU Social-en ActivityPub pluginaren garapenean aktibitate pixkat badagoela dirudi:
https://notabug.org/diogo/gnu-social/src/nightly/plugins/ActivityPub
Baina atzo Pleromako garatzaile batek kritika oso gogorrak egin zituen kodearen kalitateari buruz
Joan atzoko mezuetara, jakin tipa hau oso makarra dela, ez dauka diplomaziaren kontzepturik, Linus Torvalds? Marikita bat.
GNU Social is still a fractal of bad design and nobody should use it
https://pleroma.site/notice/9ngsFzuTsmUJ2dwByi
GNU Social is hacks on hacks on hacks on hacks on hacks (oh and it does not even securely implement activitypub)
https://pleroma.site/notice/9ngsqyWfzUuHSpR3iq
anyway, in practical terms i would suggest quaranting GNU Social servers.
https://pleroma.site/notice/9nguBgMMpNd19q3EbA
Mastodon.cat-ek gehiago ez itxarotea erabaki du:
@Osoitz @aldatsa @zital @izaro @admin GNU Socialek bere burua lurperatuko du, geroz eta argiago daukat (plugina garatzen bukatzen badute ere).
Bere momentuan hiru hilabetez itxarotea erabaki genuen eta, horren arabera, urte bukaeran eguneratu beharko genuke. Itxaroteak zentzua zuen, gaur galdetuta, ez dakit zer erantzungo nukeen. Akaso, birplanteatu daiteke.
(Edonola ere, portzentaien argumentazioa ez da oso sendoa, gehiengo batek zerbait egitea... en fin, badakizue).