@bihar aupa txo! Begiratu dut, baina ez dut horretarako aukerarik aurkitu. Agian beste kontu bat ireki eta oraingoa berri horretara birbildali dezakezu. Ez zait beste modu eleganteagorik bururatzen. Besteok? @admin?

@dabidnet @bihar

1/2

Dabidek esan bezala, orain arte kontu berri bat sortu eta kontu zaharrean lekuz aldatu zarela dioen birbidalketa ohar bat jar zenezakeen. Kontu zaharretik jarraitutakoen zerrenda ere inportatu zenezakeen kontu berrira, baina zure jarraitzaileen zerrenda ez.

Mastodon 3.0.0 bertsiotik aurrera posible da jarraitzaileak kontu batetik bestera eramatea:

blog.joinmastodon.org/2019/10/

github.com/tootsuite/mastodon/

Jarraitu

@dabidnet @bihar

2/2
Mastodon.eus instantziak 2.9.2 bertsioa erabiltzen du une honetan. 3.0.0 bertsiorako eguneraketa 3 hilabetez atzeratzea erabaki genuen urriaren hasieran, GNU Social instantziekin federazioa ez galtzeko. Hemen azalpen gehiago:
mastodon.eus/@admin/1029035413

Presarik ez baduzu pixka bat itxarotea gomendatzen dizugu. Beranduenera ere urte amaieran eguneratuko dugu instantzia 3.0.0ra eta orduan jarraitzaileak galdu gabe kontua migratzeko aukera izango duzu.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.