Jarraitu

Osoitzek azaldu bezala Indiako erabiltzaile asko Twitter-etik Mastodonera igarotzen ari dira.

Horietako batzuk gure instantzian izena ematen ari ziren, joinmastodon.org webgunean leku oso nabarmenean agertzen baikinen. Bertako arduradurari "General" kategoriatik "Regional"-era pasatzeko eskatu diogu.

Indiako hizkuntzak ulertzeko gai ez garenez ezin dugu moderazio lanik egin eta ondorioz aldi baterako izen-ematea ixtea erabaki dugu.

Barkatu eragozpenak

@admin Agian instantzia burujabe bat nola sortu azaldu beharko jada hemen direnei?

@admin iepa! Gonbidapen bidezko izen ematerik ez dago? Ziur mantsoagoa dela, baina "seguruagoa" ere bai

@urtzai Gonbidapenak behar badituzue eskatu eta emango dizkizuegu. Espero dut laster irekiko dugula berriz ere erregistroa.

Izen-emateak 3 egoera ditu:
* Itxita
* Onarpena behar da
* Irekita

"Irekita" edo "Onarpena behar da" jarriz gero berriz ere joinmastodon.org webgunean leku oso nabarmenean agertuko gara. Gargroni "Regional" kategoriara pasatzeko eskatu diogu, orain arte "General"-en geunden. Atzo ordubete baino gutxiagoan 15 izen-emate egon ziren. Eskuetatik joaten ari zitzaigun.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.