Jarraitu

Gardentasunaren mesedetan publiko egin nahi dugu DonMitxel_VI erabiltzailea mastodon.eus-etik kanporatu dugula, ez dituelako instantzia honetako erabilera baldintzak behar bezala bete.

Gure helburua komunitate digital euskaldun askea eta sanoa sortzea da eta horren kontra egiten duenak ez du lekurik euskararen txoko libre honetan.

Instantzia hau sortu genuenetik kaleratu behar izan dugun lehen erabiltzailea dela jakinarazi nahi dizuegu 🙂

@admin ta jakin daiteke zertan ez duen bete? Kuriositatez.

@Suagaar Gure instantzian kontua sortu zuenetik oso modu zakarrean bat eta bestea iraintzen zebilen. Hau martxan jarri genuenetik inoiz ez genuen horrelakorik ikusi. Abisu bat eman genion eta are zakarrago erantzun zigun. Kanporatzea beste irtenbiderik ez genuen ikusi.

@admin barkatu eragozpena, hau zergatik izan daiteke dakizue? Bilatzailearekin sartzen saiatzen nintzenean hau gertatzen zitzaidan, eskerrak aplikazioa nuela bestela ezin, orain lagun bati gertatzen zaio, zergatik den badakizue? Ta posta kodea ta gakoa ondo jartzen nituen. Nire posta kodera gako berri bat bidali ziezadaten eskatzen nuen ere bai, baina ez zitzaidan ailegatzen. mastodon.jalgi.eus/@Suagaar/10

@Suagaar Ez dakit ba, emaila bidaltzean arazoren bat zerbitzarian? Ea @kudea​k lagun zaitzakeen.

@admin @Suagaar

Bidalitako pantaila-argazkiarengatik, badirudi mastodon.eus-en saioa hasteko gunea erabiltzen ari zarela mastodon.jalgi.eus-eko kontu bat abiarazteko... Izan liteke?

@kudea @admin sozialean ireki duela esan dit. Hor begiratzeko esan diot. Milesker

@admin Halere, fedibertsoa askea denez, @DonMitxel_VI libre da bere purrustadak beste instantzia horretatik isurtzen segitzeko. Ni bere jarraitzaile egin naiz: metatroll hau nola erortzen den ikusi nahi dut. 😂

@admin Gardentasunaren izenean, arrazoiak zeintzu diren jakin daiteke?

@komikira Gure instantzian kontua sortu zuenetik oso modu zakarrean bat eta bestea iraintzen zebilen. Hau martxan jarri genuenetik inoiz ez genuen horrelakorik ikusi. Abisu bat eman genion eta are zakarrago erantzun zigun. Kanporatzea beste irtenbiderik ez genuen ikusi.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.