Jarraitu

Atzo Espainiako TVE telebista kateko gaueko albistegian Mastodoni buruzko albiste bat bota zuten:
rtve.es/alacarta/videos/teledi

Segundo erdi batez, 1:00 aldera, Mastodonen sortzaileak mastodon.eus, mastodont.cat eta mastodon.madrid gomendatuz idatzitako tuta agertu zen 😂

@admin
Iepa Egunon!! Bi galdera...

1-mastodon.eus instantzia bat da?

2-mastidon.eus-en sartzeko beste kontu desberdin bat ireki behar dut?

@Ekaitzbadiola

1- Bai, mastodon.eus duela urtebete pasatxo sortu genuen instantzia bat da.

2- mastodon.eus, mastodon.jalgi.eus edo beste instantzietako jendea jarraitzeko ez daukazu bakoitzean kontu bat ireki beharrik. Elkarren artean federatuta gaude, mastodon.social​eko kontua erabiliz jarraitu ditzakezu.

@admin
Arazoren bat daukat instantzian sartzeko, instantzia eta gero emaila eskatzen dit eta pasahitza, dena ongi sartzen dut bainan ez dit usten, okerra jartzen ari naizela esaten dit

@Ekaitzbadiola Ez dakit ba, probatu zure instantziaren webgunean, mastodon.social, ea berdina gertatzen zaizun

@admin instantzia generalean ongi dabil, problema dut beste batean sartzerakoan... Denborarekin soluzionatuko dut

@Ekaitzbadiola Ez dakit ondo ulertu dudan. Instantzia batean kontu bat sortzen duzunean, beste instantzietako jendea jarraitu dezakezu kontu horrekin, baina zure instantzian bakarrik hasi dezakezu saioa.

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.