Jarraitu

:mastodon: Mastodon 3.0 bertsioaren berritasunetako bat web interfazean agertzen den "Joera orain" atala da. Denbora-lerro federatuan gehien erabilitako traolak agertzen dira bertan (hala uste dugu behintzat).

Nola kudeatu aztertzen ari gara. Modu automatikoan jarri dugu probatzeko. Gure instantziaren balioekin bat ez datorren traolaren bat (arrazismoa, sexismoa, homofobia, transfobia...) ikusten baduzue abisatu eta baztertuko dugu.

Aupa @admin!
Guk espreski baliogabetuta daukagu joeren traola zerrenda, instantziaren balioekin bat ez datozen joera jakin bateko mezuen zabalpena ahalbidetu dezakela iruditu bait zitzaigun.
Kontatuko diguzue zuen esperientzia gai honekin...🙂

Eman izena elkarrizketan parte hartzeko
Mastodon.eus

mastodon.eus euskararen eta euskal kulturaren komunitatearentzat sortutako Mastodon sare sozialeko euskarazko instantzia bat da.